Hezkuntzari buruzko Lege Orokorraren 50. urteurrena gogoratuko du Nafarroako Artxibo Garaikideak zenbait jardueraren bidez

1970eko Legeak Nafarroako hezkuntzaren modernizazioan izan zuen garrantziari buruzko hogei artikulu eta ikus-entzunezko bat argitaratu dira
2020ko abenduaren 14a
videocam 50 años de la Ley General de Educación collections Irudi galeria

El Archivo Contemporáneo de Navarra va a conmemorar con varias actividades el 50º aniversario de la promulgación de la Ley General de Educación de 1970, que estableció las bases de la modernización educativa en la Comunidad Foral. Destacan la publicación de una veintena de artículos y un audiovisual sobre la relevancia de una ley que estuvo vigente durante veinte años y marcó la infancia de toda una generación.

1970eko Hezkuntzari buruzko Lege Orokorraren 50. urteurrena gogoratuko du Nafarroako Artxibo Garaikideak zenbait jardueraren bidez; horien artean, legearen garrantziari buruzko hogei artikuluren eta ikus-entzunezko baten argitalpena. Legeak Foru Komunitateko hezkuntza modernizatzeko oinarriak ezarri zituen, hogei urtez egon zen indarrean eta belaunaldi oso baten haurtzaroa markatu zuen.

Nafarroako Artxiboetan eskuragarri dauden artikuluak hezkuntza-munduko profesionalek idatzi dituzte eta legea zein testuingurutan ezarri zen aztertzen dute, bai eta haren argiak, itzalak eta berrikuntza nagusiak ere. Alderdi zehatzagoak ere aztertu dituzte, hala nola Nafarroan eskolaurreko hezkuntza ezartzea, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra abian jartzea, Lanbide Heziketaren eta unibertsitate-hezkuntzaren bilakaera eta ikastolen mugimendua. Gainera, hezkuntzari buruzko funtsak zaintzen dituzten Nafarroako artxibo nagusiei buruzko artikuluak daude.

Testu horiek osatzeko, ikastetxeetako zuzendariei, maisu-maistrei eta ikuskatzaileei elkarrizketak egin zaizkie, lege hori abian jartzen laguntzeko. Elkarrizketak 13 minutu inguruko ikus-entzunezko batean bildu dira eta arau horrek Nafarroan duen garrantzia testuinguruan kokatzen eta baloratzen laguntzen dute.

Eskolen 450 plano baino gehiago digitalizatuta

Gainera, Nafarroako Artxibo Garaikideak Nafarroako hainbat herritako eskola zaharren 450 plano digitalizatu baino gehiago jarri ditu herritarren eskura. Planoak Artxibo Irekiaren bilatzailean daude eskuragarri, Eskola Paisaiak eremuan eta ia berrogei urteko historia aztertzen dute 1936 eta 1975 artean.

Era berean, DBHko 1. eta 2. mailetarako unitate didaktiko bat aurkeztu du, planoak, irakasgaiak, eskola-materialak eta antzinako eskola-ordutegiak gaur egungoekin alderatu eta antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko. Unitate didaktikoa eta dokumentuak Valle del Ebro BHIrekin eta NUPeko I-Communitas Ikerketa Institutuarekin elkarlanean egin dira eta Nafarroako Artxibo Garaikidearen webgunearen bidez kontsulta eta deskarga daitezke.

Azkenik, Nafarroako Eskola Paisaiei eskainitako "Paisaiak memoriarekin" III. Argazki Lehiaketan saritutako argazkiak argitaratu ditu Artxiboak.