Ikasgela bakar bateko ikasleak sartu dira konfinamenduan azken 24 orduotan
Gaur 11 ikasle itzuli dira beraien ikastetxeetara
Ostirala, 2020ko Abenduaren 11a

Azken 24 ordutan ikasgela bakar bateko ikasleak sartu dira konfinamenduan: Iruñako Esclavas del Corazon ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko 15 ikasle. Horiekin 476 ikasle dira konfinamenduan daudenak, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean %0,77.

15 ikastetxetako 22 talde daude konfinamenduan, bi zikloetako gela guztien artean %0,63. Era berean, gaur, 11 ikasle itzuli dira ikasgeletara aurrez aurreko eskolak jasotzera.