2020ko abenduaren 10a

Osasun Departamentuak ostalaritzari, ostegunetik aurrera, 22:00ak arte luzatzeko eta barruko instalazioak %30eko edukierarekin zabaltzeko aukera proposatu dio

Departamentuak lan-ildo teknikoarekin jarraitzea planteatu du, hurrengo malgutze-faseei begira, osasun-adierazleen arabera, berriz irekitzeko prozesua sendotzeko helburuarekin

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, ostegun honetan izandako bilera teknikoan, ostalaritza sektoreari datorren abenduaren 17tik aurrera irekiera ordutegia 22:00ak arte luzatzea eta barneko instalazioak %30eko edukierarekin zabaltzeko promosamena luzatu die. Neurri horiek foru Exekutiboak jarduera berreskuratzeko konpromisoari jarraitzen diote, beti ere baldintza epidemiologiko eta osasun baldintzak mantentzen badira -Nafarroa oso arrisku handiko fasetik arrisku handiko fasera pasatu da-. Sektoreak laguntza ekonomikoak ditu pandemiak bere jardueran duen eragina konpentsatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).