Nafarroako Gobernuak gizarteak koronabirusaren aurrean arreta ez galtzera animatzeko kanpaina aurkeztu du
Aurrera! Zure konpromisoarekin lortuko dugu’ lemapean, herritarren eredugarritasuna nabarmentzen du, eta haien erantzukizuna eta elkartasuna eskertu
Asteazkena, 2020ko Abenduaren 9a
Kartela.

Nafarroako Gobernuak kanpaina bat aurkeztu du gaur goizean, herritarrak koronabirusaren aurrean zaintza ez jaistera animatzeko. “Aurrera! Zure konpromisoarekin lortuko dugu” ekimenak pertsonen eredugarritasuna nabarmentzen du, eta haien ardura eta elkartasuna eskertu.

Munduko Osasun Erakundeak “neke pandemikoa” deritzonari aurrea hartu eta horren gainean jardun behar dutela ohartarazi die herrialdeei, hau da, hiritarrek nekea sentitzen dutela hain egoera txarrean dauden hilabeteetan. Horren ondorioz, alerta-maila eta birusaren aurkako prebentzio- eta babes-neurrien betetzea  erlaxatu egin da.

Testuinguru horretan, Nafarroak herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat abiaraztea erabaki du pertsona guztiak animatuz birusaren aurka borrokatzen jarrai dezaten, horretarako osasun arloko agintarien prebentzio eta murrizte neurriak betez. Banakako jokabide eredugarrien baturatik soilik lor daiteke pandemia gainditzeko konpromiso kolektiboa.

Publizitate-kanpainak, pandemian zehar kutsatzea saihesteko prebentzio-neurriak hartuz eta mugikortasun- eta sozializazio-debekuak betez portaera arduratsua izaten ari diren pertsona arrunten lau testigantza (mutil eta neska gazte bat, 30 urteko bikote bat eta sei urteko emakume bat) ditu ardatz moduan. Ez dira balentria handien egileak, ez dute bizitza jokoan jartzen baina haien ekarpena ezinbestekoa da pandemiaren ondorioak zabal ez daitezen. Kanpainak pertsona arrunten eredugarritasuna azpimarratzen du, haien erantzukizuna eta elkartasuna eskertzen du eta itxaropenerako ate bat irekitzen du azken leloan: ‘Aurrera! Zure konpromisoarekin lortuko dugu’

Gobernua buru-belarri ari da kanpaina hau egokitzeko, herritarrak animatzeko eta eskertzeko, egoera jakin batzuetan berriro ere beren erantzukizunera jo behar denean, hala nola Gabonetan edo Urte Amaierako jaietan.

 

 

 

 

Lehen kontzientziazio-kanpaina hau Funtsak agentziak diseinatu du eta 88.000 euroko bitartekoen plana izan du. Plan horrek iragarkiak ditu prentsa idatzian, digitalean, irrati konbentzionaletan eta musikaletan, telebista autonomikoan, zinema komertzialeko aretoetan eta Iruñerriko, Lizarra-Lizarrako eta Tuterako garraio-markesinetan.

 

 

 

 

 

 

Kartela.
Kartela. 
Kartela.