Chivite Lehendakariak Foru Erregimena "pedagogiaz eta irmotasunez" defendatzeko konpromisoa hartu du Nafarroaren Egunean

Komunitateen arteko elkartasunaren eta politika kohesionatzaileen alde egin du, nafar nortasunari uko egin gabe

2020ko abenduaren 3a
videocam Discurso institucional de la Presidenta Chivite con motivo del Día de Navarra 2020 collections Irudi galeria

Con motivo de la celebración del Día de Navarra, la Presidenta María Chivite se ha comprometido hoy a defender “con pedagogía y con firmeza” el Régimen Foral  y una Navarra como comunidad propia y diferenciada, comunidad integradora en la que se reconoce la gran mayoría de los navarros y navarras. “Quienes defendemos una España descentralizada entendemos muy bien lo que significa el autogobierno; pero lo deberían entender igualmente aquellos que se autodefinen como defensores de la Constitución”, ha recalcado, al tiempo que ha señalado que “defender la Constitución es defender los fueros”.

Nafarroaren Eguna dela eta, Maria Chivite Lehendakariak Foru Erregimena eta Nafarroa "pedagogiaz eta irmotasunez" defendatzeko konpromisoa hartu du, erkidego berezkoa eta bereizia baita, nafar gehienek onartzen duten komunitate integratzailea. "Espainia deszentralizatua defendatzen dugunok oso ondo ulertzen dugu autogobernuak zer esan nahi duen; baina beren burua Konstituzioaren defendatzailetzat dutenek ere ulertu beharko lukete", azpimarratu du eta Konstituzioa defendatzea "Foruak defendatzea" dela gaineratu du.

Horrez gain, honela adierazi du: “lankidetza instituzionala eta pandemiaren harira sakondu dugun kogobernantza oso bateragarriak dira Autonomien Estatuarekin eta gure Foru Erregimenarekin”.

Lehendakariak nabarmendu du beharrezkoa dela bizikidetza anitza bultzatzea, kontuan hartuta “gizartea heterogeneoa dela eta eta berdintasuna kalitate zibikoan aurrera egin ahal izateko printzipioa”. “Demokrazia sendotzen eta indartzen da elkarrizketa, akordioa eta parte-hartzea arau direnean eta ez salbuespen”. Gainera, honela jarraitu du: “oparotasuna izateko, aurrera egin behar dugu; horrek ez du esan nahi ahaztea. Aurrera egin memoria, egia, aitorpena eta elkartzeko eta berrelkartzeko borondatea landuta”.

Hezkuntza eta berrikuntza, lehentasunezko ardatzak

Nafarroaren Egunaren ospakizunak baita ere balio izan du “osasuna, espazio soziosanitarioa, zientzia eta ikerkuntza, hezkuntza eta berrikuntza” aldarrikatzeko. Horrela nabarmendu du Chivite Lehendakariak, eta hezkuntzaren egitekoa aitortu du talentua sortzeko, eskualde batek aurrera egiteko oinarrizkoa baita. “Hezkuntza eta berrikuntza gobernu gisa dugun estrategiaren ardatz nuklearrak eta lehentasunezkoak dira , garapen ekonomiko eta sozialaren eredu berria jorratzeko”, azaldu du.

Baina ez dira ardatz bakarrak. Horiei batu behar zaie, adierazi duen moduan, “zerbitzu publikoak, digitalizazioa, iraunkortasuna eta gizarte eta lurralde kohesioa indartzea, berdintasunarekin batera”. Zutabe horiek guztien Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren oinarriak dira, eta bat datoz Next Generation Europako berreskuratze-funtsarekin.

Nafarroa marka

Ekimen horiek guztiek Nafarroarentzat oparotasuna lortzera bideratuta daude, Chivite Lehendakariak gogoratu duen moduan. “Komunitate bat gara, eta adierazle onak ditugu. Bikaintasunerako bidea egin behar dugu; beraz, zerbitzuak, prozesuak eta gauzak egiteko moduak hobetzeko eta horiek kalitatea izateko ilusioa eta konpromisoa ez ditugu inoiz galdu behar”, azpimarratu du, “hori Nafarroa marka” baita.

Marka hori lortzen “kalitatezko zerbitzu publikoek eta ekimen pribatu ausartak” ez ezik, bertako herritarrek ere lagundu dute. “Nafarroa talentuaren lurraldea da, lurralde berritzailea, ekintzailea, ausarta; lurralde integratzailea eta udal-erro boteretsuak dituena; zaurgarrienak hartzen eta zaintzen dituen lurraldea… Hori dela-eta, eskerrak eman nahi dizkiet nafar guztiei, lurralde hau handi egiteagatik. Zuek ematen dizkiozue identifikatzen gaituzten balio horiek guztiak”, amaitu du Lehendakariak, eta uste du Nafarroaren Egunak balioko duela “komunitate gisa garen horretan, batzen gaituen horretan eta desberdintasuna hobeak izateko aukera bilakatzen dugun moduan aitortzeko”.