Nafarroako Gobernua Gobernu Irekiaren I. Plana egiten hasi da, eta Zurekin gunea sortu du, herritarrek ekarpenak egin ditzaten

Planak gardentasunaren eta parte-hartzearen kultura indartzeko eta herritarren zein Administrazioaren arteko lankidetza-harremana sustatzeko ildo estrategikoak zehaztuko ditu

2020ko azaroaren 17a
videocam Elaboración del I Plan de Gobierno Abierto de Navarra collections Irudi galeria

EI Gobierno de Navarra, a través de la Dirección General de Presidencia y Gobierno Abierto, ha comenzado la elaboración del I Plan de Gobierno Abierto (2021 - 2023) que definirá las líneas estratégicas para  ahondar en una cultura de la transparencia, la apertura de los datos públicos, la rendición de cuentas, la participación y la integridad pública. En definitiva, profundizar en la relación de la Administración con la ciudadanía, situando a ésta en el centro y eje de la relación con la Administración.

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Gobernu Irekiaren I. Plana (2021-2023) egiten hasi da. Plan horrek gardentasunaren, datu publikoen irekieraren, kontu-ematearen, parte-hartzearen eta osotasun publikoaren kulturan sakontzeko ildo estrategikoak zehaztuko ditu. Azken batean, helburua da Administrazioak herritarrekin duen harremanean sakontzea, herritarra Administrazioarekiko harremanaren erdigunean eta ardatzean kokatuz.

Contigo/Zurekin gunea

Herritar guztiek parte hartuko duten plana izan dadin, Nafarroako Gobernuak Contigo/Zurekin gunea jarri du martxan. Bertan, planaren fase guztiei buruzko informazioa eta dokumentazioa eskaintzeaz gain, galdetegi bat sartu da herritarrek gobernantza parte-hartzailearekin lotutako gaietan dituzten proposamenak, interesak eta esperientziak jasotzeko. Parte-hartze prozesua azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Galdetegian honako gai hauekin lotutako gaiak planteatzen dira: herritarrek politika, programa eta zerbitzu publikoei dagokienez duten parte-hartze- eta ebaluazio-maila; erakundeen ekintzari buruzko ezagutza; datuetarako eta gardentasun-atarirako sarbidea edo Administrazioarekiko harremanetarako bideak eta kanalak, besteak beste.

Herritarren ekarpenez gain, guztira 2.099 pertsonak parte hartu duten inkesta bat egin da administrazioko langile guztientzat.

Bi parte-hartze prozesuak, herritarrena eta Administrazioko langileena, Gobernu Irekiaren Planaren lehen fasearen parte dira. Fase horretan, egoeraren diagnostikoa egiten ari dira.

Zer da Gobernu Irekia?

Gobernu irekiaren kontzeptuak gobernantza egokirako ezinbesteko elementuak biltzen ditu, hala nola herritarren parte-hartzea, gardentasuna, kontuak ematea eta datu publikoak irekitzea.

Gobernu Irekiaren I. Plana sortu da Gobernu Irekiaren eta Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan gardentasuneko, partaidetzako eta herritarrei arreta emateko taldeak bateratu ondoren, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Saileko Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren zuzendaritza eta mendekotasun bakarraren pean.

Bateratze horren bidez, erabateko koordinazioa lortu nahi da, sinergia komunak baliatuz, Gobernu Irekiaren lehen Plan honen emaitza gisa.

Planak gobernu irekiaren eta Administrazioaren eta herritarren arteko harremanaren arloan esparru estrategiko bat izatea ahalbidetuko du, amaitu berria den herritarren parte-hartzea bultzatzeko planaren (2017-2019) eremua gaindituko duena.

Nafarroa Suspertzeko Planarekin eta 2030 Agendarekin lerrokatuta

Gobernu Irekiaren I. Plana bat dator Navarra/Nafarroa Suspertu 2020 – 2023 suspertzeko Planarekin. Plan horrek, besteak beste, gobernu irekiaren ezarpena jasotzen du, planaren garapenaren bidez eta tokiko-erakundeei laguntza ematea, gaiarekin lotutako beren planak eta ekimenak aurkez ditzaten. Plana egitean, tokiko erakundeen parte-hartzea bilatuko da haien proiektuak jasoz.

Planak, era berean, 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuen norabide berean lan egiten du, kontuak ematen dituzten erakunde eraginkor eta gardenak sortzeko eta premiei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte-hartzaileak eta adierazgarriak hartzen direla bermatzeko.

Nafarroan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea eta Partaidetza Demokratikoari buruzko Foru Legea dira Plan honen arauak.