Nafarroako Gobernua Pirinioetako gazteentzako alokairurako lehen etxebizitzak eraikitzen hasi da Garraldan

Nasuvinsak kudeatutako Navarra Social Housing energia efizientzia altuko babes ofizialeko 4 etxebizitzak eraikitzeko 1,1 milioi euro inbertituko dira
2020ko azaroaren 14a
Garraldan gazteei alokatzeko Babes Ofizialen Etxebizitzen irudia. 
camera_alt Garraldan gazteei alokatzeko Babes Ofizialen Etxebizitzen irudia.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Garraldan Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) eraikitzeko lanak hasi ditu Garraldan; etxebizitzak gazteei esleituko zaizkie alokairuan.

Etxe horiek eraikitzeko 1,18 milioi euro bideratuko dira. Etxeak 35 urtez azpiko gazteen artean banatuko dira, Nasuvinsa sozietate publikoak kudeatzen duen babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen Errolda Bakarrean daudenen artean.

Navarra Social Housing foru planeko sustapen honi jarraipena emango zaio, beste 8 BOE Beran eraikiz, gainera Iruñerritik kanpo beste batzuk ere eraikiko dira, hala nola, 27 Tuteran eta 18 Lizarran. Horiek guztiak lanak esleitzeko lizitazio prozesuan daude, Iruña eta Iruñerrian jada eraikitzen ari diren etxebizitzekin 524 bideratuko dira gizarte alokairura.

Udaletxearekin elkarlanean

Garraldako lanak udalak utzitako udal lurrei esker gauzatu da, planeko beste sustapenak ez bezala, zeinak foru lurretan eraiki diren. Nafarroako Gobernuaren eta udalen elkarlanerako formula horrek alokairurako etxebizitza politika “etxebizitaren beharrari aurre egiteko tresna garrantzitsua bilakatu da, eta horrekin, Foru komunitateko, bereziki Pirinioetako, biztanle galerari aurre egin nahi zaio”.

Garraldako proiektua Rodrigo Núñez, Nazareth Gutíerrez eta Juan Carrascosak idatzi dute. Bi eraikin berdin eraikiko dira, bi isuriko estalkiarekin, bi eraikinek hiru logelako etxe bat izango dute lehen solairuan eta beste bat bi gelakoa bigarren solairuan edo teilatupean.

Lanak Nasuvinsak Maldadia, SL.ri esleitu dizkio 1.181.076 eurotan eta 14 hilabetetan gauzatuko dira.

Aerotermiadun berogailua, %100 berriztagarria

Proiektua idazterakoan bi helburu lehenetsi dira, hala nola eraikinak Garraldan bereziki zaindutako inguru paisajistiko eta urbanoarekin zuzen integratzea zein Nafarroako baserriaren ohiko ezaugarri morfologikoak mantentzea, bailaran ohikoa den moduan teilatuan egurrezko teilak ezarriz, memoria arkitektonikoak zehazten duen moduan.

Etxe horiek Passivhaus estandarraren arabera eraikiko dira, eta Kontsumo Ia Nuluko Eraikinen (ECCN) edo Nearly Zero Energy Buildign (nZEB) baldintzak betez. Baldintza hori derrigorrezkoa da 2020tik aurera, 2010/31/EB Europako zuzentarauak ezartzen du.

Bloke bakoitzak berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazio zentralizatu bat du, aerotermia-sistema baten bidez elikatua; beraz, bi zerbitzuetarako energia-kontsumoa %100 berriztagarria izango da, erregai fosilak erabili beharrik gabe. Teknologia horrek bero-ponpa baten bidez funtzionatzen du, neguan berokuntza sortzeko, udan hozteko eta urte osoan ur bero sanitarioa sortzeko. Horretarako, energia termikoa ateratzen du airetik, kanpoko tenperatura edozein dela ere, eta, ondorioz, energia gutxiago kontsumitzen da.

Alokairua sustatzea landa-eremuetan

Sustapen horri dagokionez, Rubén Goñi Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak adierazi duenez, “Garralda eraikuntza eraginkor eta iraunkorraren adibide bat da, ez da hiri-inguruneetarako bakarrik, baizik eta landa-eremuetako eskubidea ere bada, eta arkitektura-proiektu hori bikain egokitu zaio Pirinioetako etxeen tipologia tradizional eta espezifikoari”.

Halaber, adierazi duenez, “landa-eremuetako alokairuko etxebizitzen bultzada publikoa Gobernu honentzat jarduera estrategikoa da Pirinioak suspertzeko eta gazteek landa-ingurunean eta landa-ingurunean bizitzeko apustu pertsonala egin ahal izateko”.

Goñik “alokairu eskuragarriaren bidez herritarren etxebizitzarako eskubideari erantzuna emateko politika publiko ausarta defendatu du, eta alderdi hori lurralde-kohesiorako eta -dinamizaziorako elementu ere izan daiteke, landa-mundu bizi baten zerbitzura”.

Proiektu honetarako Garraldako Udalarekin lankidetzan aritzeaz gain, toki-erakundeekiko lankidetza ere erabakigarria izan da alokairuko etxebizitzaren arloko beste jarduera batzuetan, hala nola Erroibarko (Auritz , Aurizberri eta Jaurrieta) erabiltzen ez diren udal titulartasuneko etxeak birgaitzeko hitzarmenetan, edo Erronkariko lehengo bide-etxea berreskuratzean.