Pedro Sánchez Presidenteak Nafarroaren berritzeko gaitasuna eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Iruñean

España Puede suspertze-plana aurkeztu du gaur. Horren bitartez Europako funtsetako 140.000 milioi eskuratzea aurreikusten du, krisiaren eta susperraldi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko
2020ko azaroaren 13a
videocam El Presidente Pedro Sánchez reconoce en Pamplona la capacidad innovadora y de emprendimiento de Navarra collections Irudi galeria

El Presidente de España, Pedro Sánchez, ha definido a Navarra como “tierra de emprendimiento y de innovación”, en su visita a de hoy a Pamplona, para presentar el plan España Puede, acompañado por la Presidenta de Navarra, María Chivite.

Espainiako Presidenteak, Pedro Sánchezek, Nafarroa “ekintzailetza eta berrikuntza lurraldea” dela adierazi du gaur Iruñera eginiko bisitaldian. España Puede plana aurkeztu du Sánchezek, María Chivite Nafarroako Lehendakariak lagundurik.

Sánchezek, besteak beste, landa-ingurunean Foru Gobernuak iragarritako ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko ekintzak txalotu ditu, eta bere hitzaldian Nafarroak ekonomiaren iraultza berdea zuzentzeko agertutako jarrera ona ere adierazi du, estatuko eta Europako berreskuratze-planen babesean.

Demokrazian Espainiako Presidente batek Foru Komunitatera egindako lehen bisita instituzionala da gaurkoa, eta Sanchezek Nafarroaren lana eta "bere merituengatik" iraunkortasunean buru izateko duen gaitasuna goraipatu ditu. Gaitasun hori bermatzen du “sektore eolikoan eta berriztagarrien sektorean urte hauetan izandako lidergoak, CENERen eta sektoreko enpresa multinazionalen eskutik. Hala ere, Sanchez Presidenteak beste sektore batzuk ere aipatu ditu, Nafarroak "bere lan ona" erakutsi duelako mugikortasuna, digitalizazioa, osasuna eta hezkuntza bezalako eremu hain ezberdinetan. “Nafarroa ekintzailetzaren eta berrikuntzaren lurraldea da, eta jakin badaki aurrean dugun unearen garrantzia errekonozitzen”, zigilatu du. Une hau nabarmena da, berreskuratze-planak abian jarri direlako, eskualdeko, estatuko eta Europako ekonomiak bultzatzera eta aldatzera bideratuta.

Esparru horretan, Sanchezek Nafarroako erakunde eta eragileei España Puede plana aurkeztu nahi izan die; plan horretan, 140.000 milioi euro jartzea aurreikusten da datozen urteetan ekonomia berreskuratzeko, COVID-19aren pandemiaren ondoren. Sanchezek planaren ildo nagusiak aletu ditu; modu horretan, Europar Batasunaren transferentzien bidez aurreikusitako 140.000 milioitatik 72.000 milioi euro Next-Generation funtsen (59.000 milioi baino gehiago 2021 eta 2023 artean) eta REACT-EU funtsen (12.000 milioi inguru) bidez lortzea espero du. Gainerako maileguen bidez egingo da. Gainera, zenbateko horri beste 81.000 milioi batuko zaizkio, Espainiari dagozkionak Europako egiturazko funtsetatik eta Nekazaritza Politika Erkidetik, 2021-2027 denboraldirako.

Funts horiekin guztiekin ekimen ezberdinak jarriko dira abian, ekonomia modernizatzeko, hazkunde ekonomikoa berreskuratzeko eta enplegua sortzeko, modu “solido, inklusibo eta erresilientean”, Sanchezek esan duen moduan, “Espainia berdea, Espainia digitala eta gizarte- eta lurralde-kohesioa” lortzearren. Horretarako, beste neurri batzuen artean, produktu-ehuna gaztetu behar da, eraldaketa teknologikoa eta digitala azkartu, lehiakortasuna bultzatu eta sektore estrategikoak indartu, hezkuntzan eta ikerketan bikaintasuna bilatzearekin, kultura babestearekin eta zaurgarrienak babestearekin batera. Sanchezek emandako zifren arabera, inbertsio “berdeak” aurreikusitako inbertsio osoen %37a hartuko du, eta, ondoren, digitalizazioa egongo da %33arekin. Horrek guztiak Espainiako ekonomia %2,5etik gora hazten lagunduko duela gehitu du.

Hori guztia dela-eta, Europako Next Generation funtsak “Nafarroa eta Espainiarako aukera izugarria” direla aitortu du. “Foru Komunitatea bezalako eskualdeentzat aukera bat da, abangoardia-lekuetan kokatzen jakin baitu etorkizuna irabazteko. Eta uste dut aprobetxatu egingo dugula; izan ere, ez gara lanean ari soilik larrialditik irteteko, gure lurraldean garai-aldaketa bat egiteko baizik”, nabarmendu du.

Nafarroako helburuekin bat eginda

Sanchez Presidenteak aletutako lan-ildoak bat datoz Nafarroak berreskuratze-planetan jasotakoekin, bai Nafarroa Suspertu Planean (abuztuaren 1ean aurkeztua), bai Next Generation planetik (duela aste pare bat azaldua) Europako funtsak eskuratzeko apustuaren barnean.

Gaur, Gobernu zentraleko Presidentearen aurrean emandako hitzaldian, Chivite Lehendakariak helburuen lerrokatze hori eta Foru Komunitateak Europako eta estatuko finantzaketa lortzeko duen jarrera egokia berriro azpimarratu ditu. “Nafarroan, aldatzeko lan horrekiko konpromisoa hartuta dugunez, estrategiaren elementu nuklearra diren hiru ardatz horien inguruan gure proposamena landu dugu: digitalizazioa, itun berdea eta kohesioa eta inklusioa. Horien inguruan kokatzen ditugu proiektuak, Europako ardatzekin lotuak eta herrialde osoarentzat zuzentzen duzun Gobernuaren uste osoarekin”, adierazi dio María Chivitek Sánchez Presidenteari.

Nafarroa Suspertu Plana datozen hiru urtetarako 800 milioi euroko aurreikuspenarekin sortu zela azaldu du, eta Next Generation Europako funtsetan babestutako asmo handiagoko proposamen baterantz eboluzionatu duela; horren barnean, 125 proiektu baino gehiago martxan jartzea aurreikusten da 3.400 milioi euroren truke. “Asmo handiko proposamena da, ausarta, eta parte-hartzearen emaitza; uste dugu gizarte osoari eragiten dion erronka baten aurrean gaudela, eta batasunetik aurre egin behar diogula”, gehitu du.

Estatuko eta nazioarteko erreferentea

Nafarroako Lehendakariak proiektu horietako batzuk aurkeztu dizkio Pedro Sanchezi; hala nola, Navarra Digital, Health Big Data Hub, Ebro Food Valley edo Green Deal delakoa, eta esan dio garrantzitsua dela ekonomia berdea eta iraunkorra lortzea teknologia eta digitalizazioa bultzatuta. Horiei batu behar zaizkie lurralde-kohesioa bultzatzera bideratutako beste proiektu batzuk, garraio-sareetan hobekuntzak eginaz eta Foru Komunitate osoa garatzeko proiektu estrategikoen bidez, eta pertsona guztiak zainduaz eta gizarteratuaz, ahulenei arreta berezia eskainita. Lehendakariak espero du “horiek eta beste proiektu batzuek Europako baliabideak izatea, uste baitugu Nafarroa posizio oso onean aurkitzen dela lanarengatik, esperientziarengatik eta talentuarengatik”.

Ildo horretan, Chivitek Nafarroa eskaini du “erreferenteak diren proiektu ekarleen buru izateko Espainian, eta, zergatik ez, Europan”. Horretarako, Foru Komunitateak osasuna eta sektore farmazeutikoa, energia berriztagarriak eta nekazaritzako elikadura bezalako eremuetan duen indarra eta esperientzia defendatu ditu. Halaber, Nafarroak eskaintzen duen esperimentazio-ingurunea nabarmendu du, baterako sorkuntza eta berrikuntzatik; ‘NaLab’ marka propioa aipatu du, eremu guztiak jorratzen dituena, Rural Lab-etik hasi eta mugikortasun berriraino.

Agente ekonomiko eta sozialen aurrean

Erakunde publiko, ekonomiko eta sozialetako hogeita hamar bat ordezkarik hartu dute parte Chivite Lehendakariaren eta Sanchez Presidentearen arteko hitzaldian, Baluarten. Horien artean honako hauek izan dira: Gobernuak Nafarroan duen delegatua, José Luis Arasti, Javier Remírez eta José Mª Aierdi lehendakariordeekin batera; Iruñeko alkatea, Enrique Maya, eta Parlamentuko lehendakariordea, Inma Jurío; eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, Juan Carlos Castillo. Halaber, hitzorduan izan dira Nafarroako enpresa- eta lan-sareko ordezkariak; hots, Nafarroako Ganbera, CEN, ANEL, AIN, CERMIN, eta UGT, CCOO, ATA eta UPTA sindikatuak, bi unibertsitatetako errektoreekin eta foru-ekonomiako sektore ezberdinak ordezkatzen dituzten hamar bat enpresarekin batera.

Topaketan, Sanchez Presidenteak hil berria den Manuel Torres gogora ekarri nahi izan du, MTorresen fundatzailea, eta “ausardiaren adibidea” izan dela esan du, haren “ahalegina eta lana” txalotzeaz gain. “Ametsak lor daitezkeela erakutsi du, eta Espainiak hori lortu nahi du plan honekin”, berretsi du.

Sanchezek COVID-19aren pandemiak sortutako "aurrekaririk gabeko" egoera azpimarratu du, eta "aurrekaririk gabeko neurriak" abian jarri behar direla ere nabarmendu du, eta hori ez soilik pandemiaren bigarren olatua menderatzeko, “aldaketa ekonomiko sakon batera aurrera egiteko” baizik. “Une erabakigarrian aurkitzen gara –adierazi du- eta arrakasta gure uste osoen eta azkartasunaren baitan egongo da. Eta orain egin behar dugu, Europar Batasunaren funtsak aprobetxatuaz”.

Ekitaldia amaitu eta gero, Chivite Lehendakariak eta Sanchez Presidenteak aukera izan dute minutu batzuetan erizaintzako hainbat profesionalekin hitz egiteko, Baluarten parte hartzen ari baitira Zaintzako Ikerketaren Nazioarteko XXIV. Topaketan (24th International Nursing Research Conference); erreferentziazko ekitaldi horrek ikerketaren emaitzak zabaltzea eta praktika profesionalera eta biztanleriaren zaintzara eramatea sustatzen du. Bi agintariek aurrez aurre eskerrak eman dizkie osasun-arloko profesionalek COVID-19aren pandemiaren aurkako borrokan duten inplikazio eta ahaleginarengatik.