Nafarroak COVID-19aren 234 kasu positibo berri zenbatu ditu, 3.918 proba egin ostean

Atzo hiru hildako izan ziren, bi emakume eta gizon bat, eta aurreko egunetako bost gehiago jakinarazi ziren, 75 eta 97 urte arteko hiru gizon eta bi emakume
2020ko azaroaren 12a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren  Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, COVID-19aren  234 kasu positibo berri zenbatu zituzten atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 3.918 proba egin ostean (1.903 PCR eta 2.015 antigeno test),  eta % 6k  positibo eman zuten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).