Nafarroako Gobernuak Foruzaingoaren 2020-2023 Plan Estrategikoa aurkeztu du, Foruzaingoa erreferentziazko kidego gisa sendotzeko

Planak datozen urteetarako ildo estrategikoak zehazten ditu, 38 helbururen eta 27 proiekturen bidez, besteak beste, trafiko-eskumenak bere gain hartzea, modernizazio teknologikoa eta talentua sustatzea
2020ko azaroaren 6a
videocam El vicepresidente Remírez presenta al Plan Integral de la Policía Foral 20-23 collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través de la Dirección General de Interior, ha elaborado el Plan Estratégico de Policía Foral 2020-2023 que define las líneas para el desarrollo del cuerpo durante los próximos años y que parte de un diagnóstico de la situación de la organización realizado en los últimos meses.

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Foruzaingoaren 2020-2023 Plan Estrategikoa egin du eta  kidegoa datozen urteetan garatzeko ildoak zehazten ditu. Plana azken hilabeteetan erakundearen egoerari buruz egindako diagnostiko batetik abiatzen da.

Plan Estrategikoa gaur goizean aurkeztu dute Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remirezek; Barneko zuzendari nagusia den Amparo Lopezek; eta Foruzaingoaren buru den Juan Carlos Zapicok. Halaber, Gobernu Irekiaren atarian argitaratu da hilabete batean luzatuko den parte-hartze prozesu publikorako.

5 ardatz, 38 helburu eta 27 proiektu

5 ardatz nagusitan kokatzen diren 38 helburu estrategikoren eta 27 proiekturen bitartez, Foruzaingoaren 2020-2023 Plan Estrategikoan datozen urteetarako jarduera-ildoak definitzen dira, kidegoa Nafarroako erreferentziazko polizia moduan sendotze aldera, trafikoko eskumenak berak bakarrik bere gain hartzea lehentasunetariko bat izanik.

Horrez gain, Foruzaingoak Nafarroako gizartearen arazoak, premiak eta eskariak detektatzeko eta horiei aurre hartzeko konpromisoa indartzea nahi da, ematen duen zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan. Horretarako, adimenean, lankidetzan eta elkarlanean oinarritutako polizia-eredua lantzen du, gainerako polizia-kidegoekin, eta talentua eta berrikuntza sustatzen ditu.

Antolaketa-egitura eta EPEn plana

Modu horretan, antolaketa-egitura egokitu nahi da, egungo eta etorkizuneko premietara egokitzeko malgutuaz eskumen berriak bere gain hartuta. Gainera, EPE plana jasotzen da, kide berrien premiak artatzeko dagozkien enplegu-eskaintzekin. 2020ko EPEan Foruzaingorako 45 plaza daude jada. Halaber, erretiro aurreratua jorratu nahi da.

Plan teknologikoa, azpiegiturak eta ibilgailuak berritzea

Era berean, azpiegitura, espazio eta egoitza fisikoak berritzea bultzatuko da, eta, horretarako, besteak beste, komisaria zentral berria eraikitzea aurreikusten da, Belosoko egungo egoitzaren edukierak ordezkatu eta handitzeko. Komisaria zentral berria Mutiloan kokatuko da, Segurtasunaren Koordinazio Zentroaren gainean aurreikusitako proiektuaren zati bezala, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planean jasoa.

Foruzaingoaren 2020-2023 Plan Estrategikoan, eraldaketa digitalaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustu irmoa egiten da baita ere, mugikortasun iraunkorra sustatuaz, 2030eko Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat etorriz. Aurtengo urteari begira, ibilgailuen %50a berritu nahi da, zero emisioko ibilgailuak eskuratuta, 2030erako Nafarroako Energia Planari jarraiki.

Proiektuen artean, Garapen Teknologikoko Plana agertzen da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) sistemak eta azpiegiturak hedatzeko, antolamendua modernizatze aldera, erreminta digitalak optimizatu eta herritarrentzako arreta telematikoa bezalako zerbitzuak hobetzeko.  

Berdintasun eta Aniztasun Planak

Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin elkarlanean, Plan Estrategikoko beste proiektu estrategikoetariko bat da Berdintasun Plana abian jartzea, emakumeak erakundeko aginte-maila eta -postu guztietan sartzea sustatzeko, kidegoan gehiago izatea bultzatzearekin batera. Gaur egun, kidego honetako emakumeen kopurua 1.077 agenteko plantillaren %10etik beherakoa da.

Halaber, Aniztasun Plan bat ezarri nahi da pertsona guztiak erakundean sartzea eta integratzea errazteko.

Trafiko eta Bide Segurtasunaren transferentzia

Planaren barruko lehentasunetariko bat da Foruzaingoak bakarrik definitzea, planifikatzea eta ezartzea trafiko-eskumena.

Lehenik eta behin, 2020an zehar, Nafarroan trafikoaren kontrolaz eta zaintzaz arduratzeko hartuko den eredu operatiboa definitu nahi da. Behin eredua definituta, baliabideak hedatzen lan egingo da, bere osotasunean ezartzeko; era horretan, beharrezko jarduerak garatuko dira azpiegiturak egokitzeko nahiz ibilgailuak erosteko, garapen teknologikoak egiteko eta plantilla ezinbestean gehitzeko.

Transferentzia modu ordenatuan, errealistan eta eraginkorrean gauzatu nahi da, azpiegiturak antolamendu-premietara egokituaz eta eskumena oso-osorik hartzeko baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarriaz.

Gatazkei aurre hartzea eta horiek prebenitzea

Planean, orobat, poliziak herritarren gatazka eta segurtasun-arazoei aurre hartzea, horiek prebenitzea eta hautematea sakondu nahi da. Horretarako, delinkuentziaren prebentzioa landuko da, kriminalitate-datuak lortuaz, aztertuaz eta azterketak eta jarduera-planak definituaz.

Halaber, hurbiltasuneko polizia-funtzioa ez ezik, Nafarroako gizartearekiko komunikazio eraginkorra eta zuzena ere bultzatuko da, erakundea eta Foruzaingoak garatzen duen lan profesionala ezagutzera emanda. Horrekin batera, herritarren arretaren kalitatea hobetzeko lan egingo da, bulego-mailan nahiz itxaroteko denborak murriztuta, aldez aurretiko hitzorduaren edo antzekoaren sistemarekin edo zerbitzu telematikoak indartuta.

Planaren segimendua egiteko, hilero bilerak egingo dira programatutako jardueren garapen- eta betetze-maila nahiz proiektuko mugarrien lorpena aztertzeko. Horrez gain, proiektuen adierazleen segimendua burutuko da. Kudeaketa-taldeak adierazleen bilakaera monitorizatuko du, eta, hiru hilabetetik behin, segimendu-txostena egingo du.

Foruzaingoaren parte-hartzearen diagnostikoa

Plan Estrategikoa lantzeko tresna gisa, Barneko Zuzendaritza Nagusiak Foruzaingoaren gainean diagnostiko bat egitea bultzatu zuen iaz, kidegoaren egoera definitze aldera. Diagnostikoa garatzeko, erakundeko agenteek eta agintariek ez ezik, erakunde sindikalek eta talde parlamentarioek ere parte hartu zuten. Diagnostikoaren ondorioen artean, Foruzaingoak garatzen duen zerbitzuaren inguruan Nafarroako gizarteak egiten duen balorazio positiboa nabarmendu behar da.