Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak hogei pertsona trebatuko ditu ekintzailetza eta dinamizazio teknikari gisa, landa-merkataritza sustatzeko
2020ko urriaren 27a
Nafarroako Gobernuak hogei pertsona trebatuko ditu ekintzailetza eta dinamizazio teknikari gisa, landa-merkataritza sustatzeko
CEIN zentroak emandako programak 290 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen du, eta ordaindutako praktikak sei hilabetez egiteko aukera ematen du
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, CEINen bidez, landa-merkataritzaren dinamizazioan eta ekintzailetzan espezializatutako teknikariak prestatzeko programa bat abiarazi du. Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta hiru fasetan banatuko da: 290 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa eta sei hilabeteko ordaindutako praktikak. Interesatuek azaroaren 10era arte egin beharko dute eskabidea inprimaki honen bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).