2020ko urriaren 14a

Nafarroako Gobernuaren Adierazpen Instituzionala Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gaurko bilkuran onartu du
videocam Declaración institucional del Gobierno de Navarra con motivo del Día Internacional de las Mujeres Rurales collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, la siguiente declaración institucional con motivo del Día Internacional de las Mujeres Rurales que se celebra este jueves, 15 de octubre:

Nafarroako Gobernuak ondorengo adierazpen instituzionala onartu du ostegunean, urriaren 15ean, izango den Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta:

“Nafarroako Gobernuak, urriak 15 honetan, Landako Emakumeen Nazioarteko Egunean, landa-eremuko emakumeen funtzio eta ekarpen erabakigarriak aitortu nahi ditu nekazaritza eta landa-eremuaren garapena sustatzeko, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta landa-pobrezia desagerrarazteko, NBEk ospakizun hau ezartzean adierazitako moduan.

Landa-eremuko emakumeek funtsezko papera betetzen dute aurrean ditugun aldaketa sozialen, ingurumen-arlokoen eta ekonomikoen erronkei aurre egiteko; hau da, azken finean, Nafarroako Gobernuak 2030 estrategiatik sustaturiko iraunkortasunaren erronka.

Aitortu behar da gizarteak zorra duela landa-eremuko emakumeekin; izan ere, ikusezin bihurtu ditu haien jarduera nahiz zenbait zailtasun gainditzeko egin behar duten ahalegin osagarria, tartean, lana eta bizitza pertsonala uztartzea, lan-merkatuan sartzea, zerbitzuak eskuratzea, mugikortasuna, baliabideak,…, landa-eremuan horiek larriagotu egiten dira-eta. Ondorioz, gure Berdintasun Legean (17/2019 Legea), landa eta hiri ingurune ezberdinetan dauden aldeak landu behar direla azpimarratzen da, genero-berdintasunetik eta ahalduntzearen eta zeharkakotasunaren bitartez; estrategia eraldatzaile horiek Beijingo Konferentzian ezarri ziren (1995).

Klima-aldaketa edo despopulazioa bezalako erronken aurrean, lanean jarraitu behar da landa-eremuko emakumeen premiei, lehentasunei eta ekarpenei erantzuna ematen diegula ziurtatzeko, edozein politika publikok konpromisoa izanik kontuan hartzeko landa-eremuko emakumeen ikuspegia eta emakumeek politika horietan modu aktiboan parte hartzeko duten aukera”.