Elikagaiak alferrik galtzearen Aurkako Nafarroako II. Astea elikagaien galerak gizartean eta ingurumenean duen eraginean oinarrituko da aurten
Tokiko ekimenak ezagutaraziko dira, hala nola Buruxka, uzta bildu ondoren bertan geratzen diren elikagaiak biltzeko proiektua
Asteartea, 2020ko Irailaren 29a

Bigarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernuaren Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak (OPREC) Elikagaiak alferrik galtzearen II. Astea ospatuko du gaur, irailak 29, mundu osoan ospatzen den Nazioarteko Egunaren inguruan, eta COVID-19 pandemian elikagaien galerek ingurumenean eta gizartean duten eraginari heltzeko erronka jasotzen du.

Astearen egutegian, gaur Sartagudan egingo den jarduera nabarmendu behar da, Buruxka proiektua berritzailearena; izan ere, Deierriko Udalak antolatuta, uzta ondoren zelaian geratzen diren elikagaiak, salmentarako erabiltzen ez direnak, biltzea bultzatzen du. Ekimenaren helburua da zeregin hori berreskuratzea –tradizionalki espigamendua deitua- balio sozial eta ingurumen-arloko balio bezala. INTIA eta NUPen lankidetza du, eta Landa Garapeneko Planak - Nafarroako 2014-2020 LGPk batera finantzatzen du Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsaren bitartez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatuta.

Gogoratu behar da, soilik gure Komunitatean eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren balioespenen arabera, 115.000 tona elikagai baino gehiago botatzen direla zaborretara urtean, eta horietatik %42 zuzenean etxeetan alferrik galtzen da.

OPREC-ek, 2017az geroztik, Nafarroako jarduera koordinatzen du elikadurak alferrik galtzeari dagokionean, eta Elikagaiak Alferrik Galtzearen inguruko Astea antolatzen du, arazo horren gainean sentsibilizatzeko helburuarekin. Iaz, tuperrak banatu zitzaizkien 500 ostalari baino gehiagori, egunero eskaintzen dituzten menuetan botatzen den janari guztira banatzearren.

Astearen programazioan, halaber, bihar, irailak 30, Nafarroako Elikagaien Banku Fundazioak erakundearen jardueren karbono-aztarnari buruzko azterketa aurkeztuko da.

Bestalde, Nafarroak Bruselan duen Delegazioak, Nafarroako agente arduradunekin batera, gai horren inguruko hainbat ekintza aurkeztuko dituzte Hondakinen Europako Astean, azaroan.

Munduan xahutzen edo alferrik galtzen da ekoizten diren elikagaien herena

Nazio Batuen arabera, Elikagaiak Galtzearen eta Xahutzearen inguruan Kontzientziatzeko Nazioarteko Egunaren sustatzailea, munduan alferrik galtzen da edo xahutzen da ekoizten diren elikagaien herena, eta kopuru hori %45ekoa da fruta eta barazkiei dagokienean.

Horrela, helburua da arazoaren garrantziaz eta maila guztietan izan ditzakeen konponbideez kontzientziatzea eta ahalegin globalak eta ekintza kolektiboa sustatzea Garapen Iraunkorraren Helburuko 12.3 Muga lortzeko, horren xedea per capita elikagaien galera erdira murriztea baita hemendik 2030era bitartean; era berean, ekoizpen- eta hornidura-kateetan zehar elikagaien galerak murriztea ere bai.

Europar Batasuneko erakundeetatik bultzatzen den konpromisoa argia da. Horren erakusle, "Granjatik mahaira" estrategia, Europako Batzordeak aurten onartua, Europako Itun Berdearen zati gisa. Besteak beste, zenbait ekintza zehatz proposatzen ditu EBn elikadura-sistema iraunkorrerako trantsizioa ahalbidetzeko, elikagaien segurtasuna babestu eta dieta osasungarriak  eta planeta osasungarritik datozenak eskuratzeko aukera bermatze aldera.

Elikagaien galera eta alferrik galtzea murriztea estrategiaren ekintza-planaren zati integrala da. Adibidez, Batzordeak legez lotesleak diren helburuak lortzea proposatuko du, EBn elikagaia gutxiago alferrik galtzeko, 2023aren amaierarako, eta "iraungitze-datei" eta "___ baino lehen kontsumitu" egunei buruzko EBren arauak berrikustea 2022ko amaiera alderako.

Halaber, Batzordeak are gehiago integratuko du elikagaien galeraren eta alferrik galtzearen prebentzioa EBko beste politika batzuetan, ekoizpen-etapan horiek prebenitzeko moduak ikertu eta aztertuko ditu, eta eragile guztiak mobilizatzen jarraituko du, Elikagaien Galeren gainean EBko Plataformaren ekintza-gomendioak ezartzea sustatuz.