Descárgate la app
Nafarroako 138 empresek 11,37 milioi euro jaso dituzte I+G arloko proiektuetarako
2020ko irailaren 25a
Nafarroako 138 empresek 11,37 milioi euro jaso dituzte I+G arloko proiektuetarako
Guztira, 138 enpresak garatutako 121 berrikuntza-proiektuk jasoko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko laguntzen deialdia. Horren bidez, I+G arloko ekimenak garatzeko 11,37 milioi euro esleituko dira, 2020tik 2022ra bitartean.
Guztira, 138 enpresak garatutako 121 berrikuntza-proiektuk jasoko dute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko laguntzen deialdia. Horren bidez, I+G arloko ekimenak garatzeko 11,37 milioi euro esleituko dira, 2020tik 2022ra bitartean.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik deialdi honen emaitzak ezagutzera eman ditu; deialdia urtarrilean egin zen, eta gehienez 12 milioi euro aurreikusi ziren. Laguntzen %50a Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, eta laguntzak Nafarroako Gobernuak onartutako Zientzia eta Teknologia Planean kokatzen dira. Laguntzen helburua da Nafarroako enpresen lehiakortasun-gaitasuna bultzatzea I+G+b arloaren bidez.
Ildo horretan, "ikerketa industrialeko" eta "garapen esperimentaleko" proiektuak errazteko, Foru Exekutiboak hiru modalitate ezberdin aurreikusi zituen. Era horretan, honako proiektu hauek jasoko zuten diru-laguntza: enpresa bakar batek egindako banako proiektuek; gutxienez bi enpresa independenteren artean (horietako bat etea) landutako lankidetza-proiektuek; eta, azkenik, ezagutza transferitzeko proiektuek, hots, enpresa baten edo hainbaten eta Nafarroan kokaturiko ikerketa-arloko eta ezagutzak hedatzeko erakunde baten edo gehiagoren artean bultzatutakoek.
Guztira, 311 espediente aurkeztu ziren, eta, eskatutako baldintzak betetzen ez zituztenak edo bikoiztuta zeudenak alde batera utzi ondoren, guztira 285 ebaluatu ziren. Azkenean, horietatik guztietatik 151k gainditu zuten. Hala ere, aurrekontu-partida 121 proiekturentzat iritsi zen. Horrela, ezagutza transferitzeko onartutako hogeita hamar proiektu kanpoan geratu dira aurrekonturik ez izateagatik.
Hain zuzen ere, ezagutza transferitzeko proiektuentzat izan da aurrekontu-partida handiena, 5,9 milioi eurorekin (ordaindutako zenbatekoaren %51,8). Bestalde, banako proiektuentzat 3,6 milioi euro eman dira (%31,9); lankidetzako ekimenek, berriz, 1,8 milioi euro (%16,1) jaso dituzte.
34 milioi euroko inbertsioa
Laguntzetara bideratutako 11,3 milioirekin I+G arloan beste 23 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuko da; hau da, I+G arloan guztira 34,3 milioi euroko gastua egingo da, Ayerdi kontseilariak zehaztu duenez.
Esleitutako 11,3 milioi horietatik, 3.666.352,55 euro enpresen kontsortzioentzat eta ikerketa-erakundeentzat izan dira eta beste 7.713.315,12 euro soilik enpresenak diren proiektuentzat. “Enpresei eta ez ikerketa-erakundeei ematen diegun diruan soilik arreta jartzen badugu, 7,7 milioi euroko laguntzarekin, I+G arloan beste 23 milioi euroko inbertsioa bultzatzen da, I+Gko gastua guztira 30,7 milioi eurokoa izanik”, azaldu du Ayerdik, kasu honetan laguntzaren intentsitatea %25ekoa izan dela nabarmentzearekin batera.
Automozioa, berriztagarriak eta osasuna
Laguntzak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3) lehentasunezko bezala identifikatutako sektoreentzat izan dira. Zehazki, honako hauekin loturiko proiektuak finantzatu nahi izan dira: automobila eta mekatronika, elikadura-katea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta sormen-industriak eta industria digitalak.
Sektoreka, onuradun gehien automozio eta mekatronikak lortu du, esleitutako 11,3tik 2,9 milioi jasoko baititu. Jarraian, energia berriztagarriak daude, horko proiektuek 2,15 milioi euro jaso baitituzte; eta osasunarentzako laguntza publikoak 2 milioi eurokoak izan dira. Ebazpenean, halaber, 1,77 milioi euro esleitzea aurreikusten da elikadura-katearekin loturiko I+G arloko ekimenei eta beste milioi erdi bat euro sormen-industrientzat. Gainerako 1,9 milioi mota askotako proiektuen artean banatu da.
Enpresa eta kontsortzio onuradunek I+G arloko jarduerekin harreman zuzena duten gastuak estaltzeko erabili beharko dituzte laguntzak; hala nola, langileak, materialak, ekipamenduen amortizazioak eta kanpoko lankidetzak.
Oro har, laguntzak gehienez 200.000 eurokoak izan dira proiektu bakoitzeko. Dena den, bost bat proiekturen kasuan, denak ezagutza transferitzekoak, zenbateko hori gainditu egin da, deialdiak eskaintzen zituen aukeren arabera. Nolanahi ere, laguntzaren intentsitateak ezin zuen inola ere onartutako aurrekontuaren %80a gainditu, enpresaren tamainaren eta proiektuaren modalitatearen eta kalifikazioaren arabera, gutxienez %10.