Osasunak COVID-19ren 334 kasu positibo detektatu ditu, 2.833 proba egin ondoren

Nafarroan, 90 urtetik gorako bi emakumeren heriotza izan zen atzo, eta Estatuan biztanle bakoitzeko PCR gehien egiten duen komunitatea da
2020ko irailaren 19a
Espacio de Refena en el que se toman las muestras para realizar las pruebas 
PCR.
camera_alt Espacio de Refena en el que se toman las muestras para realizar las pruebas PCR.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Osasun Departamentuak COVID-19 infekzioaren 334 kasu berri detektatu zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, osasun-sistema publikoan 2.833 PCR proba egin ostean, % 10,8ko positiboarekin. Bestalde, atzo 92 eta 97 urteko bi emakumeren heriotzak ere erregistratu ziren.Covid 19k zuzenean eragindako 14 ospitaleratze izan ziren.Nafarroako osasun-sare integratuak, alta eta bajen balantzea egin ondoren, 193 paziente ospitaleratuta ditu ospitale eta modalitate ezberdinetan, horietako 20 ZIUn. Ministerioaren datuen arabera, Nafarroa da biztanleriaren arabera PCR gehien egiten duen komunitatea. Atzo atzemandako kasu gehienak Iruñean izan ziren, baina Erriberan ere garrantzi berezia izan zuten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).