2020ko irailaren 5a

Nafarroan COVID-19aren 191 kasu positibo berri eta hiru heriotza izan dira

Osasun Departamentuak, Leitzako Udalarekin koordinatuta, gaur goizean hasi du PCR bidez bahetzen herri honetako 15 urtetik gorako biztanleak
videocam La consejera de Salud visita el dispositivo de cribado epidemiológico instalado en Leitza collections Irudi galeria

Nafarroan, COVID-19 bidezko 191 infekzio-kasu positibo berriak erregistratu ziren atzo, baita gaixotasun horrek eragindako hiru heriotza ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera.

Hildakoak 79 eta 82 urteko bi gizon eta 72 urteko emakume bat dira. Horiekin eta koronabirusaren eraginez, Nafarroan 539 pertsona hil dira guztira pandemia hasi zenetik.

Atzokoan 2.302 PCR proba egin ziren eta horietatik %7,5 positiboak izan ziren. Egun batean bahetze berezirik gabe egindako proba kopururik handiena da. Bestalde, Nafarroako ospitaleetan gaixotasun horrekin lotutako 9 ospitaleratu berri izan ziren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).