Nafarroako Gobernuak kirola segurtasunez egitera animatzeko kanpaina abiatu du
‘Gaur bai’, ariketa fisikoaren bitartez nafarren osasuna eta ongizatea hobetzea helburu duen ekimenaren eslogana
Ostirala, 2020ko Irailaren 4a
Kanpainaren irudietako bat.

Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kirola eta Kultura kontseilariak eta Miguel Pozueta, Nafarroako Kirolaren zuzendari kudeatzaileak, kirola modu arduratsuan eta segurtasunez egitera animatzeko prestatutako komunikazio kanpaina aurkeztu dute gaur goizean.

Hautaturiko goiburua ‘Hoy toca – Gaur bai’ da, eta hainbat adinetako pertsonak ikus daitezke, askotariko kirol-jardueretan.

Kontseilariak adierazi duenez, “kanpaina abiarazi dugu ziur gaudelako kirolean jardutea eta ariketa fisikoa egitea garrantzitsuak direla Nafarroako gizartearen osasuna eta ongizatea sustatzeko”. “Agerikoa eman dezake, baina azken hilabeteetan argi geratu da ezinbestekoa dela”, gaineratu du.     

Kanpainaren jatorria Nafarroako Gobernuak eta kirol-eragileek partekatzen dituzten interesak dira. Martxotik, eragile horiek hainbat topaketa eta lan-mahaitan parte hartu dute Nafarroako Kirolaren Institutuarekin.

Kirol-arloan “erabateko erantzukizunez” egiten ari den etengabeko lan bateratua nabarmendu du Esnaolak, eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie “kirol-jarduera bermatzeko, instalazioak irekitzeko eta ekitaldiak antolatzeko ahaleginagatik, osasunaren ikuspuntutik segurtasuna bilatuz”.

‘Hoy toca – Gaur bai’ kanpainaren goiburuaz den bezainbatean, Nafarroako Kirolaren  Institutuko zuzendari kudeatzaileak esan du “inoiz kirola egin dutenek, edo egiteko asmoa dutenek, bat eginen dutela harekin”.

Komunikazio-kanpaina irailean eginen da, bat egin dezan entitate publiko eta pribatuak  kirolaren eta ariketa fisikoaren arloko eskaintzak iragartzen hasten diren garaiarekin.   Hedabideetan, kaleko publizitatean eta sare sozialetan zabalduko da.

Alde grafikoari dagokionez, hainbat adinetako pertsonak ikus daitezke, askotariko kirolak edo ariketa fisikoak egiten. Goiburua indartzeko hainbat esaldi gehituko zaizkio: ‘Gaur, kirola, ‘Gaur, osasuna’, ‘Kirol Segurua’ eta ‘Kirol arduratsua’.  

Kanpainaren irudietako bat.
Kanpainaren irudietako bat. 
Kanpainaren irudietako bat. 
Kanpainaren irudietako bat. 
Esnaola kontseilaria eta Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, institutuko langileak eta Nafarroako Kirolaren Deseskalatzerako Mahaiko kideak kanpainaren aurkezpenean.
Nafarroa Arenako aurkezpenera bertaratutakoak.