2020ko uztailaren 22a

Ollo kontseilariak positibotzat jo du indarkeria polizialaren biktimen erreparaziorako Nafarroako legearentzat Auzitegi Konstituzionalak arlo horretan hartutako erabakia

Auzitegiak atzera bota du Euskadiko antzeko arau baten aurka aurkeztutako helegitea, beraz, espero du jurisprudentzia berari eustea Foru Komunitatearen kasuan, eta "biktimen erreparazioan aurrera egin ahal izatea"

Ana Ollo Hualde Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren ustez, Auzitegi Konstituzionalak iazko maiatzean Eusko Jaurlaritzaren 'polizia gehiegikerien biktimen legea' ren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota izana. "albiste garrantzitsua da, biktimen aitortzan eta memoria, bake eta bizikidetza politiketan aurrera egiteko, baita Nafarroan ere", esan du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)