2020ko uztailaren 22a

Lantokietako lan osasuna hobetzeko eta ezbehar-tasa murrizteko laguntzak 500.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Partida horretatik, 150.000 euro COVID-19 birusarekin kutsatzeko arriskuak murrizteko inbertsioetarako gordeko dira

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 500.000 euroko laguntza-lerro bat ireki du, enpresetan langileen lan-osasuna hobetzeko eta laneko ezbehar-tasa murrizteko inbertsioak diruz laguntzeko. Inbertsioak 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 2ra egin ahal izanen dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian jasotzen den bezala.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).