Nafarroak Berrikuntza Digitalaren Poloaren Europako aintzatespena lortzeko proposamena landu du

Nafarroak Berrikuntza Digitalaren Poloaren Europako aintzatespena lortzeko proposamena landu du

Enpresaren eta Administrazioaren eraldaketa digitalerako proiektu honen aldeko apustu estrategikoa azpimarratu du Gobernuak

2020/07/13
Ezker eskuin: José María Aierdi, Manu Ayerdi, Juan Cruz Cigudosa eta Ana Ollo kontseilariak. Atzean, Berrikuntzako zuzendari nagusia, Agurtzane Martinez Ortigosa, (ezkerrean) eta Yolanda Blanco, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako S3 zuzendari nagusia.

Berrikuntza Digitalaren Gunea bultzatzeko eta haren jarraipena egiteko Nafarroako Gobernuaren Departamentu arteko Batzordea duela gutxi bildu da, proiektua European Digital Innovation Hub (EDIH) gisa onartzeko dagokien instantzietan aurkeztuko den proposamenean aurrera egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).