Nafarroako Gobernuak jasangarritasunarekin eta turismo sektorearekin konprometitutako autokarabanak erabiltzearen alde egiten du, COVID-19aren osteko normaltasun berrian segurtasuna bermatzeko

Foru Komunitatean autokarabanaz ibiltzen diren pertsonei higiene eta segurtasun neurriak bete ditzatela eskatu die, eta toki entitateei geltoki eta aparkatze eremuak behar bezala erabiliko direla bermatzeko
2020ko uztailaren 1a

Autokarabana-turismoak indar berezia hartu du COVID-19aren osasun-krisiak eragindako “normaltasun berriaren” aurrean. Duela aste gutxi arte indarrean egon diren mugikortasun mugek, edukiera mugek eta ostatu turistikoek higiene- eta osasun-neurriei dagokienez egin behar dituzten egokitzapenek, pertsona askok uda honetan autokarabana-turismoa aukeratu izana eragin du. Aukera horrek, ordea, jasangarritasunaren eta ingurumena zaintzearen aldeko konpromiso gehigarria eskatzen du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).