Beste lau kasu eta hildako bat COVID-19a dela eta, heriotzarik gabeko hamaika egunen ondoren

Haren historia klinikoa azterturik, ondorioztatu da heriotza birusari egotzi dakiokeela, duela hilabete baino gehiago atzemandako kasu bat izan arren
2020ko ekainaren 10a

Baieztatutako lau COVID-19 kasu izan dira Foru Erkidegoan, eta ondorioz, pilatutako kopurua 5.340ra iritsi da; heriotza baten berri ere eman zaio atzoko (asteartea) datuei buruz Osasun Ministerioari igorritako jakinarazpenean. Heriotza gaurko azken orduan erregistratu da, kasuak banan-banan aztertzen dituen talde teknikoak ondorioztatu duenean positiboa aspaldikoa izanagatik heriotzaren arrazoia birusak egindako arazoak izan direla, gaixoa berriz ere ospitaleratu ondoren. Kasu hori gehiturik, erregistraturiko hildakoen guztizko kopurua 516koa da.     

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).