Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuko talde gehienek, PSN-PSOEk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, aurreakordioa egin dute errepideak zerbitzu publiko gisa finantzatzeko eta hobetzeko

N-121-A errepidearen eta Belate eta Almandozeko Tunelen lanei esker 2.400 lanpostu berri sortuko dira eta 25,5 milioi euroko zerga-bilketa izanen da heldu diren lau urteetan
2020ko ekainaren 10a

Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuko talde gehienek, PSN-PSOEk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, aurreakordioa egin dute errepideak zerbitzu publiko gisa finantzatzeko eta hobetzeko. Alderdiok Foru Gobernuaren proposamenaren oinarrien alde agertu eta topagunetzat jo dituzte, gaurko Lan Mahaian errepideen eta bestelako bide-azpiegituren finantzazioaz aipaturiko gai espezifikoak heldu diren egunetan bideratu, zehaztu eta adosteko zain, Erkidegoaren gizarte- eta lurralde-kohesioan eta bide-segurtasunean aitzina egiteko xedez. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).