Nafarroako Gobernuak Done Jakueren Bide barneratzaileagoa eta jasangarriagoa nahi du 2021eko Done Jakue Urteari begira
Bideak zeharkatzen dituen erkidego guztietako ordezkariek eta Gobernu zentralekoek online jardunaldi batzuetan parte hartu dute, COVID-19ak ibilbidean duen eragina aztertzeko
Asteazkena, 2020ko Ekainaren 10a

Erronka handiak datozkio Done Jakueren Bideari COVID-19aren osasun-krisiaren eta herritarren mugikortasunean izan dituen ondorioak direla eta; baita ere, horrez gain, 2021. urteak ibilbide turistiko eta erlijioso horretan seguruenik izanen duen eraginagatik, Done Jakueren Urtea da eta. Bi mugarri horiek erronkak dakartzate Bidea egokitzeari eta eraldatzeari dagokionez; horri buruz jardun dute, gaur arratsaldez Nafarroak antolaturiko online jardunaldi batean, Gobernu Zentraleko ordezkariek eta bideak zeharkatzen dituen erkidego guztietakoek.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).