Nafarroako Kirolaren Institutuak lan-, zerga- eta ekonomia-aholkularitzako zerbitzua eskainiko du kirol-erakunde eta –profesionalentzat
Astelehen honetatik aurrera, ekainak 1, COVID-19ren egungo krisiaren ondorioz, Nafarroako Kirolaren Institutuak (Ind) bere web orriaren bidez, arlo fiskalean, ekonomiko-finantzarioan eta lan-arloan, aholkularitza zerbitzua eskainiko du. Osasun-krisiaren ondorioak jasan dituzten kirolaren esparruko pertsona eta erakundeei zuzenduta dago hala nola, federazioei, kirol-elkartei eta –klubei zein, kirolariei eta kirol-jarduerari lotutako autonomoei.
INDk Elizalde Asesores S. L-ri eskatu dio laguntza hori. Aholkularitza hori hainbat alderdi ekonomiko, kontabilitate eta antzekoetan espezializatuta dago, eta hainbat federaziorekin eta kirol-klubekin egingo ditu lan horiek.
Kontsultak covid19@elizaldeasesores.com posta elektronikoaren bidez egiten dira, eta, arrazoiaz gain, zalantza sortzen duen pertsona edo erakundea, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa ere adierazi beharko dira. Erantzuna bide honetatik edo telefonoz egingo da.
Gogorarazi behar da IND web-orrian atal bat prestatu dela, administrazioek kirola egiteko hartu dituzten neurri guztiekin deseskalatze-fase guztietan, bai eta jarraibideekin eta protokoloekin ere, kirola baldintza onenetan egiteko.