Nafarroako Gobernua COVID-19ren ondorioz hildako pertsonen oroimenez elkarretaratu da
Horrela, bat egiten du Ministroen Kontseiluak astearte honetan onetsitako 10 eguneko dolu ofizialarekin
Asteazkena, 2020ko Maiatzaren 27a
Chivite Lehendakaria Maeztu kontseilariarekin.

Nafarroako Gobernuak bat egin du asteazken honetan Espainiako Gobernuak COVID-19ko biktimengatik minutu bateko isilunea egiteko egindako deialdiarekin. Elkarretaratzea eguerdiko 12etan egin dute, Nafarroako Jauregiaren sarreran, Karlos III.a etorbidean, eta txalo artean amaitu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Lehendakariak, Exekutiboko ordezkariek eta parlamentariek hartu dute parte elkarretaratzean. 
Biktimen omenezko elkarretaratze isila. 
COVID-19aren biktimen omenezko isilunearen osteko txaloak. 
Chivite Lehendakaria txalo joz minutu bateko isilunearen ostean.