Autonomoentzako COVID-19ren laguntzak Nafarroako Gobernuaren bidez bakarrik eskatu ahal izango dira
Manu Ayerdi kontseilariak azpimarratu du ekainaren 2an hasiko dela eskaerak aurkezteko epea
Asteazkena, 2020ko Maiatzaren 27a
Manu Ayerdi kontseilaria, Gobernu bilkuraren osteko prentsaurrekoan.

Nafarroako Gobernuak bultzatutako COVID-19 laguntzak jaso nahi dituzten autonomoek bide telematikoz soilik formalizatu beharko dute eskaera, Foru Gobernuaren webgune ofizialaren bidez. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik 17/2020 Foru Aginduan jasotako laguntzen oinarri arautzaileak aldatuko dituela iragarri du gaur, hasiera batean prestazio hori izapidetuko zuten erakunde laguntzaileak alde batera uzteko. Erabakia, Ayerdik adierazi duenez, barne adostasun baten ondorio da, funtzio hori "oso-osorik baliabide publikoekin" bere gain hartzeagatik. Hala ere, aldaketak ez du eraginik eskabideak aurkezteko epeetan. Epe horiek ekainaren 2an hasiko dira, eta alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean amaituko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).