2020ko Urteko Estatistika Programak COVID-19k Nafarroako ekonomian duen eraginari buruzko azterlan bat barne hartuko du

Egoera ekonomikoari buruzko informazioa izateko beharrari erantzuten dio, pandemiaren ondorioz aldaketa handiei aurre egiten ari baita
2020ko maiatzaren 27a
El vicepresidente Remírez
camera_alt El vicepresidente Remírez  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran akordio bat onetsi du, zeinaren bidez baimentzen baita "COVID-19ren eragina ekonomian" asterketa estatistikoa 2019ko abenduan onartutako2020ko Urteko Estatistika Programan sartzea.

Helburua da egoera ekonomikoari buruzko informazioa behar izateari erantzuna ematea, pandemian zehar aldaketa garrantzitsuak izaten ari baita.

Koronabirusa dela-eta sortutako salbuespenezko egoera medio, beharrezkoa da gaurkotasuneko eta berehalako informazioa edukitzea ekonomiako sektore ezberdinen inguruan. Horretarako, Nafarroako Estatistika Erakundeak azterketa-proposamen bat aurkeztu du, SODENA enpresa publikoarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Merkataritza Ganberarekin elkarlanean.

Eragiketa horrek indarrean den 2017-2020 Estatistika Planaren helburu orokorra betetzen du, Nafarroako estatistika-sistemaren garapenean oinarritua, gizarteak eskatzen duen informazio-beharrari erantzuna emateko. Modu horretan, kalitatea bermatzen da, genero-ikuspegiarekin, ahalik eta kostu txikiena eginda eta dauden iturriak ahalik eta gehien aprobetxatuta, bikoiztasunak saihestuaz eta herritarrei, enpresei eta instituzioei traba gutxien eginaz.