Nafarroak COVID-19ren presentzia aztertuko du bere araztegietara iristen diren hondakin uretan

Nafarroak COVID-19ren presentzia aztertuko du bere araztegietara iristen diren hondakin uretan

Ikerketak, CSICekin lankidetzan, birusaren detekzio goiztiarra ahalbidetu lezake, eta osasun publikoko estrategietan lagundu, prebentzio-neurri posibleak inplementatzeko

2020/05/22
Navarra estudiará el COVID-19 en las aguas residuales.

El Gobierno de Navarra, a través de los departamentos de Cohesión Territorial y Universidad, Innovación y Transformación Digital, va a iniciar la próxima semana una investigación para determinar la presencia del virus COVID-19 en las aguas residuales. Para ello ha suscrito un convenio de colaboración con el Centro Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), dependiente del Ministerio de Ciencia e Innovación.

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamentuen bidez, ikerketa hasiko du datorren astean, hondakin uretan COVID-19 birusaren presentzia zehazteko. Horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroarekin (CSIC).

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, Jesús Mª Rodríguezek, proiektu hori aurkeztu du gaur NILSA eta NASERTIC enpresa publikoetako zuzendariekin batera, Fernando Mendoza eta Iñaki Pinillos hurrenez hurren. “Hondakin-uretatik informazio baliotsua lor dezakegu, eta helburua da haiek aztertuz birusa atzeman daitekeen zehaztea, infekzioa beste adierazle batzuen bidez detektatu baino lehen ere, era horretan detekzio goiztiarreko metodo bat izateko, baita eskualdeka ere”, adierazi du Rodríguezek.   

Alerta goiztiarreko sistema

Hainbat argitalpen zientifikotan frogatu da SARS-CoV-2a, COVID-19a eragiten duen birusa, pertsonen gorotzen bidez iraizten dela, bai diagnostikatuen bai sintomarik gabekoen kasuan, eta hainbat herrialdetan haren material genetikoa aurkitu dute hondakin-uren laginetan. Kasu hauetan detekzio azkarra bereziko garrantzia duen tresna da, koronabirusa komunitate batean dabilela ohartarazteko haren hondakin-urak azterturik. 

Kasurik hoberenean, proiektuak alerta goiztiarreko sistema bat ekar lezake, populazio-multzoetan COVID zantzuak atzemateko balioko lukeena, edo etorkizunean hondakin-uretan egon litezkeen birusenak; horrek aukera emanen luke eskualdean neurriak azkar hartzeko, eta kasu positiboak bakartzeko. Era horretan kutsatzeak saihestuko lirateke, are birgaixotzeak ere.      

Gainera, NAITEC eta Iruñerriko Mankomunitatea proiektuan sartzeko bidean dira, Adimen Artifizialeko prozedurak gehitu eta proiektuaren irismena handitzeko xedez. Lau erakunde horiek batzeak, gainera, Nafarroako I+G+b ekosistema finkatzen lagunduko du.

Prozedura

‘SARS-CoV-2aren RNAk hondakin-uretan duen prebalentziaren eta kontzentrazioaren azterketa’ proiektuaren barnean hamahiru lagin aztertuko dira astero, lau astez. Behatuko diren araztegiak arazketa-tratamenduen eta eskualdean birusak izandako eraginaren arabera aukeratu dira, eta honakoak dira: Pamplona / Iruña, Tutera, Tafalla, Estella-Lizarra eta Artaxoa. Aztertuko den interes handiko beste gune bat Tuterako Reina Sofía Ospitaleko hodi biltzailea da, osasun-zentroaren emaria bereizitako hodi bakar batean biltzen baita. 

Lagin horiek, ondoren, NASERTICen laborategietan aztertuko dituzte. Berriki, Carlos III Institutuak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak NASERTICi gaitasuna aitortu diote diagnostiko klinikoko laginetan COVID-19 birusa detektatzeko.     

Hala ebatziren da hainbat araztegitako sarrera-uretan, baita ere arazketa-tratamenduen ondorengoetan, birusaren material genetikoa egon daitekeen.  

Xedea eta kostua

Azterketaren xedea bikoitza da: alde batetik, jakitea material genetikoa atzematea erabil ote daitekeen instalazio horietara emaria isurtzen duten populazioetan birusa detektatzeko, eta bestetik, geroko erabilerari begira birusa hondakin-uretatik ezabatzeko arazketa-tratamendu eraginkorrak finkatzea. Alde horretatik, azpimarratu egin da orain arteko ikerketen eta analisien arabera, ur araztuak, behin trataturik, ez duela osasungarritasun-arazorik birusa hedatzeari dagokionez.

Proiektuaren lehen fase honek 8.899 euroko kostua izanen du, NILSAk finantzatuko duena, eta hiru hilabete iraunen du, haren barnean baitago lehen asteetan eginiko landa-lana bideratzea eta eginiko lanei buruzko txostenak idaztea. Azterketan GAN/NIK enpresa publikoak ere hartuko du parte, laginak hartzeko fasean. 

Pandemiari hainbat ikuspuntutatik aurre egiteko Nafarroako Gobernuak eginiko apustuaren testuinguruan sortu da ekimen hau.