Turismoa eta ostalaritza eta mundu digitala protagonista izango dira datorren astean Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzeneko prestakuntzan

Erakundeak, sektoreko eragileekin elkarlanean, dozena bat webinar eskainiko ditu Youtubeko kanalaren bidez
2020ko maiatzaren 17a
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

"Turismo berri baterako erantzunak" maisu-eskolen zikloak Nafar Lansareren webinarren prestakuntza-eskaintzaren zati handi bat hartuko du datorren astean. Hain zuzen ere, garbitasuna eta higienizazioa, pintxoak eta ardoak eta hurbileko janaria izango dira edukiak.

Halaber, erakundeak mundu digitaleko berritasunen aldeko apustua egiten jarraitzen du, arlo profesionaletan eta enpresa-mailakoetan aplikatuta. Interneterako bideoak sortzeari buruzko master class bat eskainiko du, “Iturrondo Talentu digitala” zikloarekin jarraitzearekin batera; horren bitartez, enplegurako agentzia integralak bost ikastaro eta webinar proposatuko ditu datozen egunetan, mundu digitaleko gaurkotasun handieneko gaien inguruan (lainoa, 365 Oficce edo simulazioa 4.0 Industrian).

Era berean, “Bultzatu zure negozioa edo karrera profesionala” atalaren barnean, NEZ-NLk bederatzi prestakuntza eskaintzen ditu: marketing digitala, profesionalentzako gaitasun digitalak, merkataritza elektronikoa, e.a.

Horrez gain, Internet bidez hizkuntzak ikasteko aukera ere badago, eta NEZ-NLren ikastaroen ohiko eskaintzan izena eman daiteke, osasun-agintariek emandako jarraibideei jarraiki.

Webinarrak

Webinarren bitartez, www.empleo.navarra.es guneak zuzeneko edo bideo formatuko prestakuntzak eskaintzeaz gain, hizlariekin elkarreragitea errazten du, honako hauek bezalako agente sektorialekin elkarlanean: Nafarroako Gobernuko Turismoko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Industria Elkartea (NIE), Nafarroako Industria Ingeniaritzako Elkargoa (COIINA) edo Ostalaritza eta Turismo Elkartea. Aste honetarako ondorengoak aurreikusten dira:

Astelehena, maiatzak 18

- 10:00: David Hatchwell, Excem-en lehendakaria, Sicnovaren “Etorkizuna atzo hasi zen” proiektuari buruzko bideoaren protagonista izango da, eta aldaketen garaian, 4.0 industrian etorkizuneko estrategien eta aurreikuspenen inguruan arituko da.

- 11:00: Establezimendu turistikoen garbiketa eta higienizazioa: barra eta gela, jangela eta gela, Ostalaritza eta Turismoko Elkartearekin eta Sernatec-ekin.

- 17:00: Nola eboluzionatu metodologia prediktibo eta prozesuen kudeaketatik, NIErekin.

Asteartea, maiatzak 19

-11:00: Pintxoen eta ardoen harmonia, Zaldicook-ekin eta Baserriberriko (Luken Vigo), Ábacoko (Jesús Íñigo) eta Tolosako Amako (Javi Rivero) sukaldariekin, Josean Azpeitia kritikari gastronomikoak aurkeztuta.

- 17:00: Garapen iraunkorraren helburuak jardueran, NIErekin.

Asteazkena, maiatzak 20

-10:00: Iturrondo Talentu Digitala: Eraldaketa Digitalak enpresei nola lagun diezaiekeen Covid-19aren testuinguruan, COIINArekin.

-11:00 Kudeaketa ekonomikoa krisi-garaian, Filo Valero eta Beatriz Blascorekin (CEIN).

-17:00: Establezimendu turistikoen garbiketa eta higienizazioa: sukaldea, gelak eta bainugelak, Ostalaritza eta Turismoko Elkartearekin eta Sernatec-ekin.

-18:30: “Interneterako bideoak sortzeko gakoak”, Andrés García de la Rivaren eskutik. Gidoilaria eta komunikazioko  arduraduna da. Ikus-entzunezko eduki partekatuena nola eraiki eta sare sozialetan zer-nolako elkarreragite gehiago sortzen duen azalduko du.

Osteguna, maiatzak 21

-11:00: “Km 0-ko sukaldaritza edo hurbileko sukaldaritza”, Zaldicook-en eskutik, Leandro Gil (Liburutegia – Muga de Beloso, Iruña) eta Luis Salcedo (Tuterako Remigio) sukaldariekin eta Mascarada, Biotrailla eta La Queseríako ekoizleekin, Josean Azpeitia kritikari gastronomikoak aurkeztuta.

- 17:00: DAN ibilbidea: Errendimendu eta Ikusgarritasun altuko kirola. Errendimendu altuko kirolariak Javier Saralegi (Onda Cero) eta Javier Izu (RNE) kazetariekin arituko dira masen diziplinatzat hartzen ez direnak hedabideetan duten presentziaren eta arretaren inguruan.

Ostirala, maiatzak 22

-10:00: Sicnovaren “Etorkizuna atzo hasi zen”, Nora Alonsorekin (DNA Advisoty Services-eko bazkidea); aldaketen garaian, 4.0 Industrian etorkizuneko estrategiei eta aurreikuspenei buruz arituko da.

-11:00: Establezimendu turistikoen garbiketa eta higienizazioa: denentzako zonak eta komunak, Ostalaritza eta Turismoko Elkartearekin eta Sernatec-ekin.