2020ko apirilaren 27a

Gobernuak gizarte berrikuntzako landa eragileei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Nafarroan garapen kohesionatu eta solidarioa lortzeko

30 parte-hartzaileak aukeratzeko izen-emate epea apirilaren 28tik maiatzaren 5era arte egonen da zabalik
Cartel anunciador del curso.
camera_alt Cartel anunciador del curso.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren bidez, "Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzako Landa Agentea" online ikastaroaren lehen edizioa sustatuko du, Foru Komunitatean  landa ekonomia berria osatuko duten proiektuak garatzeko aukera emango duten 30 lurralde-eragileri prestakuntza eman diezaieten.

Ikastaroa maiatzaren 15etik 30era emango da, eta  urrutiko prestakuntzako 30 ordukoa izango da; besteak beste ikasleen elkarreragitean eta proaktibitatean oinarrituko da, estatuko eta nazioarteko esperientzia profesionala eta jardunbide egokiak batuaz.

‘Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzako Landa Agentea’ El Huecok garatuko du; hau da, Espainian ekintzailetza soziala eta berrikuntza soziala sustatzen aritzen den erakundeak, bereziki landa-eremua birpopulatzea helburu duenak. Modu horretan, tokiko esperientziak aurkeztuko dituzte, despopulatzeak mehatxatutako lurraldeetan eta landa-eremuaren barnean burututako gizarte-berrikuntzako jardunbide egokiak erakusteko parte-hartzaileei. Horrela, erremintak eta estrategiak eskainiko dira landa-eremuetako erronkak, landa-errealitatea gizarte-berrikuntzaren bitartez berkonfinguratzeak duen garrantzia edota proiektuen inpaktuaren ebaluazio egokia ulertzea lortzeko helburuarekin, horien analisi baliagarria ziurtatuaz, beste lurraldeetara eramatea erraztearekin batera.

Programan hamar espezialistatik gora bilduko dira, eta tartean aipatzekoa da ‘100en Taldeko edo G-100-eko’ kideek hartuko dutela parte, hots, Terris proiektuan, Lurraldea eta Gizarte Berrikuntzan, lan egiten dutenek. Era berean, ikastaroan berrikuntza sozialeko esperientzia praktikoak landuko dira, landa-eremuan erreferenteak direnak eta Espainiako leku ezberdinetan abian jarritakoak.

Ikastaroa 30 lagunentzat izango da, landu beharreko gaiaren inguruko ikasketak dituztenentzat edo ez dituztenentzat. Ikasleak arreta handiz hautatuko dira, programa aprobetxatzea ziurtatzeko; halaber, despopulatzeko arriskuan dauden udalerriak aldatzeko eragileen ahalik eta parte-hartze handiena sustatuko da, ezagutzak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen errealitatera transferitzea ziurtatzeko nahiz esperientziak trukatzeko giroa aberasteko.

Izena emateko epea apirilaren 28tik (asteartea) maiatzaren 5era (asteartea) bitartekoa izango da, eta, horretarako, Errealitate Sozialaren Behatokiaren web orrialdean sartu behar da. Parte hartzeko inprimakia betetzen duten pertsona guztien artean 30 ikasle hautatuko dira, eta maiatzaren 8a baino lehen jakinaraziko dira.