Nafarroako txinatarren elkarteak 11.000 euro baino gehiago eman dizkio Foru Gobernuari
Adinekoen egoitzetarako COVID-19ren aurkako higiene-materialak eta babes-ekipoak erosteko balioko dute
Osteguna, 2020ko Apirilaren 23a
Mónica Yuk txekea eman die Nafarroako Gobernuaren ordezkariei.

Nafarroako Txinatarren  Elkarteak 11.250 euroko dohaintza eman dio asteazken honetan Nafarroako Gobernuari. Diru hori COVID-19ren aurkako higiene-materialak eta babes-ekipoak erosteko erabiliko da, baita Eskubide  Sozialetako Departamentua adinekoen egoitzetan egiten ari den jarduketetan ere. Dohaintza emateko ekitaldi formalean, Nafarroako Gobernua Inés Francés Román Pertsonen Autonomiarako eta  Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak eta Patricia Ruiz de Irízar Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ordezkatu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)