Nafarroak manufaktura-industriaren zein jarduera egin ahal izango diren zehaztu du

Foru Gobernuak era horretara “enpresei eta langileei zehaztasuna eta argitasuna eman nahi die” pasa den igandean Gobernu Zentralak onetxitako Errege Dekretu-Legea Foru Komunitatean nola ezarriko den azalduz
2020ko apirilaren 1a
videocam Información sobre actividad económica declarada esencial en Navarra. collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha conocido en su sesión de hoy la relación de actividades de la industria manufacturera que pueden considerarse imprescindibles en la Comunidad Foral, establecidas en una nota informativa del Departamento de Desarrollo Económico y Empresarial.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak landutako ohar informatiboari jarraituz, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu du Foru Komunitatean zein izan daitezkeen manufaktura-industriaren oinarrizko jarduerak.   

Bigarren lehendakariorde Jose Mª Aierdik prentsaurrekoan adierazi duenaren arabera, ekimen honen bitartez Nafarroako Gobernuak nahi duena da martxoaren 29ko 20/2020 Lege Errege Dekretua aplikatzearen gainean “enpresei eta langileei gauzak argitzea eta ziurtasuna ematea”; Dekretu horren bitartez, funtsezko zerbitzuak egiten ez dituzten eta besteren kontura lan egiten duten langileentzat ordaindutako baimena eta berreskuragarria erregulatzen da, biztanleriaren mugikortasuna murrizte aldera COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan.  

Gogoratu Lege Errege Dekretu hori onartu eta gero, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek arau hori aplikatzeko "malgutasuna" eskatu zuela lehendakari autonomikoen bideokonferentzian zehar, Foru Gobernuak aukera izan zezan Komunitatean funtsezko jarduerak zeintzuk diren erabaki ahal izateko, “gure ehun ekonomikoa berdina ez izateagatik”.

Modu horretan, Nafarroan, ezinbestekoak izango dira Gobernu Zentralak funtsezkotzat jotako jarduerak; hau da, osasun-zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak emateko ekipamenduak fabrikatzea, industria farmazeutikoa eta elikadura-industria; energiaren, uraren eta osasun-arloko produktuen hornidura ziurtatzera bideratutakoak; eta funtsezko zerbitzu guztien funtzionamendu egokia bermatzen dutenak. Horiei gehitu behar zaizkie era guztietako produktuak, ondasunak eta materialak inportatzekoak eta esportatzekoak, nazioarteko kontratuen konpromisoa betetzeko funtsezko eran eratzen diren neurrian, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak jada berretsi duen gisa.