INAI/NABIk herritarrei dei egiten die bizkarra ez ematera eta emakumeen aurkako balizko indarkeria–kasuak jakinaraztera
Remírez lehendakariordeak eskatu du mugikortasuna “guztiz ezinbestekoak” diren zereginetarako mugatzea, baita Alarma-egoerari buruzko Errege Dekretuak baimendutako salbuespenei dagokienez ere
Larunbata, 2020ko Martxoaren 21a
El vicepresidente Ramírez durante su intervención.

Etxe barneko bakartzea dela eta, Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutuak herritarrei oroitarazten die garrantzitsua dela norberaren inguruan gerta daitezkeen emakumeen aurkako indarkeria-kasuei aurre egiteko aktiboki parte hartzea, bizkarra eman gabe. Hala adierazi du Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak bere agerraldian. Remírezek berriz azpimarratu du  “funtsezkoa” dela lekualdatze-kopurua murriztea eta “guztiz ezinbestekoak” direnak baizik ez egitea, baita Alarma-egoerari buruzko martxoaren 17ko Errege Dekretuak baimendutako salbuespenei dagokienez ere.