2020ko martxoaren 17a

Toki Administrazioak 108,5 milioi ordaindu ditu Toki Entitateen zerbitzu eta ohiko funtziomanedu gastuak finantzatzeko

Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan parte hartzeko duten funtsaren lehen seihilekoko ordainketa da

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendaritza nagusiak martxoan 108,5 milioi euro ordaindu dizkie Toki Entitateei zerbitzuak eta funtzionamendua finantzatzeko. Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan parte hartzeko duten Funtsari dagokion lehen seihilekoko ordainketa gauzatu da, zeinak guztira 2020an 263 miloi euro izanen dituen, iaz baino 7 milioi euro gehiago.

108,5 milioi eurotik 95,6 Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsari dagozkion udal eta kontzejuei ordaindu zaizkie, transferentzia arrunten bidez, hau da, ohiko gastuak ordaintzeko. Beste 12,7 milioi euro Iruñeko Udalari eman zaizkio “Hiriburutza Gutun” gisa, eta 213.000 euro Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, laguntza gisa.

Aurtengo bigarren ordainketa abuztuan egitea aurreikusten da eta horrekin toki entitate bakoitzari dagozkion zenbatekoak erregularizatuko dira. Gainera, Iruñeko Udalari gainerako % 50 ordainduko zaio, “Hiriburutzaren Gutuna” dela eta, eta baita Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, laguntza gisa. Halaber, montepioen finantzaketari eta hautetsien ordainsariei dagokien ordainketa eginen da.

236,3 milioi euro, 2019an baino 7 gehiago

Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan 2020rako duten Partaidetza Funtsa 236,3 milioi eurokoa da, iaz baino zazpi milioi gehiago (%3,08). 272 udalerritan eta 346 kontzejutan banatzen da, funtzionamendua eta zerbitzuak finantzatu ahal izateko.

236,3 milioi euroetatik, 197,6 milioi udalei emango zaizkie ohiko gastuei aurre egiteko. Gainera, Nafarroako udalek jasaten duten Montepioko defizita arintzeko ekarpena mantendu da, 6,4 milioi eurokoa, hau da, %4,92ko igoera izango du.

Banatzeko proposaturiko formularen arabera, berme-sistemaren bitartez udalerri eta kontzeju guztiek gutxienez 2019ko kopuru bera jasoko dute gehi beste bi puntu portzentual. Formulak kopuru teoriko handiagoa esleitzen dietenei, finkatzea ezinezkoa denez, zati proportzionala emango zaie harik eta aurrekontu-muga bete arte.

Iruñeko Udalari "Hiriburutza Gutunaren" izenean dagokion zuzkidura (26 milioi euro) eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren esleipena (434.000 euro) 2019an emandako zenbatekoaren berdina da, horiei ere beste bi puntu portzentual gehituta.

Berrikuntza nagusi gisa, hautetsiei ordaintzea erabakitako Udalei egiten zitzaien ordainketaren konpentsazio-izaera finalista desagertuko da, eta Nafarroako Udal guztiek, bakoitzaren hautetsi-kopuruaren arabera, urteko ekarpen finkoa jasoko dute, ordainsariak jasotzea justifikatu beharrik izan gabe. Kopuru hori ere bi puntu portzentual gehitu da, 2019an zehar jasotakoarekin alderatuta. Zuzkidura hori 6,1 milioi eurokoa da.