Nafarroako Gobernuak neurriak hartu ditu osasun sareak koronabirusari aurre egiteko gaitasuna bermatzeko
Foru Komunitatean Covid-19 koronabirusak eragindako bigarren hildakoa izan da, 86 urteko emakumea aurretik bestelako gaitz larriak zituena
Astelehena, 2020ko Martxoaren 16a

Nafarroako osasun sare publikoa koronabirusaren epidemiari erantzuna ematen ari da eta beharrezkoa den gaitsuna du datozen egunotan izango den igoerari arreta emateko, Santos Induráin, Osasun departamentuko kontseilariak gaur adierazi duenez. Egun, sare publikoak 114 ohe gehitzeko aukera izango luke, dauden 1.466 oheekin batera. Halber, Zainketa Intentsiboan 42 leku zehatz daude eta eskararen arabera beste lau gehitzeko aukera dago. Gainera, 58 aireztapen gailu daude, zeinak beharrezkoa izan daitekeen unean gaixo kritikoak artatzeko unitateetan bilakatu daitezkeen. 

Arreta emateko langileak gehitzeko beharrari dagokionean zerbitzura profesional berriak gehitzeko urratsak ematen ari dira, horien artean, azken urtetako egoiliarrak edo berriki erretiroa hartutakoak. Bestalde, datozen egunotan, material eta osasun tresna gehiago gehituko dira. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

De izquierda a derecha, Carlos Artundo, Santos Induráin, y María Ángeles Nuin