Nafarroako osasun-zentroek, sexu-osasuneko zentroek eta buru-osasuneko zentroek lehentasun-irizpideak ezarriko dituzte astelehenetik aurrera kontsultetarako, ebakuntzetarako eta diagnostiko-probetarako

Irizpide klinikoak hartuko dira kontuan eta, edozein kasutan, bermatu eginen da atzeratu ezin daitekeen arreta
2020ko martxoaren 15a

Nafarroako ospitaleek, osasun-zentroek, kontsultategiek, sexu- eta ugalketa-osasunerako arreta-zentroek (SUOAZ) eta buru-osasuneko zentroek lehentasun-irizpideak ezarriko dituzte astelehenetik aurrera kontsultetarako, ebakuntzetarako eta diagnostiko-probetarako, atzeratu ezin daitekeen arreta bermatuz betiere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).