Chivite lehendakariak Pedro Sánchezi jakinarazi dio Nafarroako Gobernua prest dagoela alarma-egoera ezartzeko orduan era bateratuan lan egiteko

Gainerako autonomia-erkidegoetako presidenteekin batera, Espainiako Gobernuko presidentearekin bideokonferentzia batean parte hartu du gaur goizean
2020ko martxoaren 15a
Chivite Lehendakaria, autonomia-erkidegoetako presidenteen bideokonferentzian
camera_alt Chivite Lehendakaria, autonomia-erkidegoetako presidenteen bideokonferentzian  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lehendakariak, María Chivitek, Pedro Sánchezi eta autonomia-erkidegoetako presidenteei jakinarazi die Foru Erkidegoa prest dagoela sortzen diren segimendu- eta koordinazio-batzordeetan lan egiteko, Estatuan ezarritako alarma-egoeraren ondoriozko erabaki operatiboei dagokienez modu bateratuan ekite aldera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).