NILSAk 3 milioi euro inbertitu ditu Arazuriko ur zikinen ponpaketa estazio berrian
Ciriza kontseilariak Iruñerriko Mankomunitateak kudeatutako eta Arazuri, Lotza, Olza eta Orkoieni zerbitzua emanen dion azpiegitura ezagutu du
Asteartea, 2020ko Martxoaren 3a
Eskaileraren ondoan ezker-eskuin: Ciriza kontseilaria, Jesús María Rodríguez, Toki Administrazio eta Despulazioko zuzendari orkorra; David Campión, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria; Fernando Mendoza, NILSAko zuzendari kudeatzaileak Arazurin egindako lanak ezagutu dituzte. 

Lurralde Kohesiorako departamentuko Nafarroako Tokiko Azpiegituretarako sozietate publikoak (NILSA) Arazuriko ur zikinen estazio berria finantzatu du 3.019.124 euro gehi BEZarekin. Kopurua ur araztegiekin lan egiten duen enpresa publikoaren saneamenduko kanonaren bitartez ordaindu da. Bestalde, Iruñerriko Mankomunitateak egin ditu proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).