2020ko martxoaren 3a

Nafarroan 1.887 pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta otsailean, eta 7.063 urtebetean

Langabeziak, berriz, gora egin du: 103 pertsona hil honetan eta 136 azken urtean
Otsaileko langabeziaren eta Gizarte Segurantzako afiliazioen datuak 
Nafarroan.
camera_alt Otsaileko langabeziaren eta Gizarte Segurantzako afiliazioen datuak Nafarroan.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroan, Gizarte Segurantzan batez beste 288.816 afiliazio zeuden otsailean, hau da, aurreko hilean baino 1.887 gehiago (% 0,66). Gainera, urtebetean 7.063 afiliazio gehiago eman dira. Aldakuntza horrek, ehunekotan, urtean% 2,51eko igoera ekarri du.

Nafar Lansare (NL) agentzietan 33.975 langabe erregistratu dira otsailean. Horrela,103 pertsona langabetu gehiago daude hilabete batean (% 0,3) eta 136 pertsona gehiago urtebetean (% 0,4).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)