2020ko martxoaren 3a

Eskubide Sozialetako Departamentuak bekak ezarri ditu langabezian dauden eta genero-indarkeriaren biktima diren zein prestakuntza-ikastaroetara joaten diren emakumeentzat

Eguneko 10 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango dute, eta beste garraio- edo kontziliazio-laguntza batzuei gehituko zaie.

Genero indarkeriaren biktima diren eta langabezian dauden emakumeek, Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko erakunde Nafar Lansareren  prestakuntza-ikastaroetara joaten badira, 10 euroko beka jasotzeko eskubidea izango dute egunero. Laguntza hori zentro propioetan zein erakunde espezializatuen bidez ematen diren ikastaroei aplikatuko zaie. Laguntza horrekin, erakunde autonomoak haien gizarteratzean eta laneratzean lagundu nahi du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)