2020ko martxoaren 3a

Chivite Lehendakariaren esanetan, "Zentralitatean dagoen gobernu batek politika publiko hobeak egiteko aukera ematen du"

Madrilen izan da, Europa Press albiste agentziaren gosari informatiboetan, eta "akordio orekatuagoak lortzeko" elkarrizketaren garrantzia defendatu du
videocam Intervención de la Presidenta Chivite en los desayunos de Europa Press. collections Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, asegura que un gobierno en minoría “no es una debilidad, sino una oportunidad para hacer mejores políticas públicas, desde la centralidad”, dado que el diálogo necesario para llegar a acuerdos con otras fuerzas políticas implica que los compromisos alcanzados “serán más equilibrados y responderán a una sensibilidad mucho mayor”.

Nafarroako Lehendakari María Chivitek gutxiengoan dagoen gobernu bat "ez da ahultasun bat, politika publiko hobeak egiteko aukera bat baizik, zentraltasunetik abiatuta"; izan ere, beste indar politikoekin akordioak lortzeko beharrezkoa den elkarrizketak esan nahi du lortutako konpromisoak "orekatuagoak izango direla eta sentsibilitate askoz handiago bati erantzungo diotela".

María Chivite Madrilen izan da gaur goizean, Europa Press albiste-agentziak antolatzen dituen gosari informatiboetan parte hartzeko, eta bera buru duen Gobernuaren lehen sei hilabeteetako balantzea "positiboa" dela esan du.

PSOEko Lurralde Koordinaziorako idazkaria den Santos Cerdanek aurkeztu du Lehendakaria. Ekitaldian izan dira, halaber, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, eta Nafarroako lehendakari ohia, Uxue Barkos. Foru Exekutiboa honako hauek ordezkatu dute: Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko lehendakariordea den Javier Remirezek eta Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako lehendakariordea den José Mª Aierdik. Haiekin batera izan dira, baita ere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz; Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos; eta Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno. Azkenik, Kongresuko diputatuak, senatariak eta foru parlamentarioak ere joan dira.

Hitzaldian, Lehendakariak gogoratu du egungo Foru Exekutiboa lau alderdi politikoren arteko akordioaren emaitza dela, eta, haren ustez, haien arteko "engranajea orekatua izatea" lortu dute. Koalizioan gobernatzeak –esan du- “ez du esan nahi alderdi bakoitzaren espazio politikoa deuseztatu behar denik; aldiz, akordioarekiko leialtasuna, kohesioa, konfiantza eta konpromisoa esan nahi du, asmo handiko proiektu honekiko konpromisoa, guztion ona gainetik jartzen duelako eta gure garapen ekonomiko eta sozialaren ereduari izaera sozial eta berritzailearekin begiratzen diolako”.

Testuinguru horretan, elkarrizketa defendatu du demokraziako oinarrizko tresna gisa, “are gehiago parlamentuaren zatitze garaian”; ondorioz, esan du, 2020. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartu berri dituztela.

“Aurrekontuek –azaldu du- erakutsi digute elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordiorako borondatearen bidez aurrerapen garrantzitsuak lor daitezkeela interes orokorraren alde”, horri esker “hartutako konpromisoak orekatuagoak izango baitira eta sentsibilitate handiago bati erantzungo baitiote”.

Hori dela-eta, ondorengoa nabarmendu du: “gutxiengoan dagoen gobernu bat ez da ahulezia, politika publiko hobeak egiteko aukera bat baizik, zentraltasunetik abiatuta, gehiengo sozialaren interesari hobetu erantzuteko”.

Jarduera nagusiak

Gobernuko arduradun nagusiak BPGd-aren adierazleak adierazi nahi izan ditu (Nafarroa %2,6 hazi zen 2019an, eta 2020rako aurreikuspena %2,2koa da), Foru Komunitateak izandako bilakaera positiboa egiaztatzeko, eta, horrekin batera, Gobernuak gaur arte abian jarritako jarduera garrantzitsuenen berri eman du.

Modu horretan, Berrikuntza Gunea eta Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia bezalako proiektuak aipatu ditu edota "enpresa-arloko berrikuntza eta lehiakortasuna errazteko" neurri fiskalak. Halaber, Foru Exekutiboak ingurumenarekiko duen konpromisoa, 2030 agenda eta hezkuntza publikoa agertu ditu, azken horretan baterako hezkuntza aldarrikatuaz, 205 ikastetxetara jada iristen den Skolae programa zabalduta, eta inklusioa bultzatuaz, hezkuntza-berrikuntzako ereduaren bitartez.

Horrez gain, gazteek etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzeko jarduerak, despopulatzearen aurkako borroka edota gizarteratzea, berdintasuna eta proiektu estrategikoen gaineko lana aipatu ditu: Nafarroako Kanala eta prestazio altuko trena, besteak beste.

Lehendakariak bereziki enplegua nabarmendu du, eta, kezkatuta agertu da "kalitatezko enplegua sortu nahi duelako"; helburu horrek, haren iritziz, agente sozialekin eta ekonomikoekin batera lantzen ari diren enplegu-plana lortzen lagunduko du.

Bizikidetza eta autogobernua

Orobat, hitz batzuk eskaini dizkio bizikidetzarekiko eta biktimekiko duen konpromisoari, eta, horientzat memoria, justizia, erreparazioa eta egia eskatu ditu. “Memoria zaindu beharreko ondarea da –azpimarratu du-, eta biktimekiko errespetuak eta errekonozimenduak ideologiak gainditu behar ditu, biktimak ezaugarri eta pentsamendu askotakoak baitira, eta, horregatik, oro har, errespetatu beharrekoak”.

Hitzaldian zehar, Lehendakariak autogobernua ere aipatu du, eta horretan aurrera egiteko gogoa erakutsi du, “leialtasun instituzionala, elkarrizketa eta akordioa bultzatuta”. Testuinguru horretan ziurtatu du Foruzaingoak trafikoaren gaineko eskumenak bere gain hartzen dituenean, Guardia Zibilak Foru Komunitatean lanean jarraituko duela beste funtzio batzuetan. “Inor ez da botako eta are gutxiago deserriratuko”, errepikatu du.