Laguntza-premia handiko pertsonentzat egokitutako lehen alokairuko etxebizitza aurkeztu du Nasuvinsak Arrotxapean

Aierdi lehendakariordeak azpimarratu du ekimen pilotu honek aukera emanen duela desgaitasuna dutenen eskariei erantzuteko eta hiri-ehuna berrosatzeko, erabili gabe zeuden behe-solairuko lokalak berreskuratuz
2020ko otsailaren 28a
Aierdi lehendakariordeak, Manuel Arellano (ezk) eta Alberto Bayona (esk) 
lagundurik Nasuvinsako teknikariaren azalpenak entzun ditu etxebizitzaren 
komunetako batean.
camera_alt Aierdi lehendakariordeak, Manuel Arellano (ezk) eta Alberto Bayona (esk) lagundurik Nasuvinsako teknikariaren azalpenak entzun ditu etxebizitzaren komunetako batean.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Gobernuak, Nasuvinsa enpresa publikoaren bitartez, 68,80 metro koadro erabilgarri eta bi logela dituen etxebizitza bat gehitu dio bere alokairu sozialeko eskaintza publikoari. Irisgarritasun unibertsaleko irizpideak erabat betetzen dituen lehenbiziko etxebizitza da, diseinu barneratzaileari esker; laguntza-premia handiak dituzten pertsonen beharrizan espezifikoak asetzeko sistema eta berme aurreratuak ditu etxebizitzak.

Gobernuko lehendakariordeak, José María Aierdik, oroitarazi du Iruñeko Arrotxapea auzoan eginiko jarduketa pilotu hori hirugarrena dela Nasuvinsak, alokairuko etxebizitza-kopurua handitzeko asmoz, 2018an abiarazitako programaren barnean. Erabili gabe zeuden behe solairuko merkataritza-lokalak etxebizitza gisa erabiltzeko berregokitzean datza programa, energia-kontsumo txikia izateko irizpideak ere gehituz.

ari garen eredu aitzindari honi esker, premia bereziei erantzuna eman diezaiekegu alokairu sozialaren eskariaren barnean, etxe barneko eguneroko bizimodua errazteko eta erosotasuna handitzeko egokitutako guneen bitartez; horrez gain, finkatutako hiri-bilbea berrosatzeko balio duen faktorea da, baita auzo historikoetako zenbait gunetan ekonomia berpizteko ere”, adierazi du Aierdik. Iragarri duenez, Gobernuak borondatea du eredu berritzaile hori Pamplona / Iruñako eta haren eskualdeko bertze auzo batzuetara hedatzeko, baita Nafarroako bertze herri batzuetara ere.

irisgarritasun unibertsaleko irizpideak txertatzeak duen garrantzia nabarmendu du, ez Nasuvinsak eginiko etxebizitza berrien sustapenetan soilik, baizik eta etxebizitza-parkea berrosatzeko prozesu osoan, “era horretan aurrerapausoak eginen baititugu gure auzoak bizikidetzarako gizarte-guneak izan daitezen berriro”, esan du.

Bisitan, lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarekin batera izan dira Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea; Inés Francés Román, Eskubide Sozialetako Departamentuaren barneko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) zuzendari kudeatzailea; eta Manuel Arellano, Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Elkarteen Federazioko (COCEMFE Nafarroa) presidentea.

136.000 €-ko inbertsioa

aurkezturiko etxebizitza Joaquín Beunza kaleko 7-9 zenbakien beheko solairuan dago, eta bi logela ditu, guztiz egokitutako komun banarekin, baita sukaldea, egongela, harrera-gela eta barneko terraza ere. Azalera 68,80 metro koadro erabilgarrikoa da orotara.

Nasuvinsako Etxebizitza Saileko zerbitzu teknikoek koordinatu dute proiektua; Iñigo Peralta Calvo eta Carlos Fernandez Tobías arkitektoek eta Javier Aranguren Aramendía arkitekto teknikoak osatutako lantaldea arduratu da idazteaz eta lanak zuzentzeaz. Etxabea egokitzeko lanak Garnica y Cortés eraikuntza-enpresari esleitu zitzaizkion, eta obraren aurrekontua 136.000 eurokoa izan da.

Lan horiei etxebizitzan jarri diren altzari eta ekipamendu bereziak gaineratu behar zaizkie. Horren kostu gehigarria, 12.000 euro, Eskubide Sozialetako Departamentuak hartu du bere gain, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) bitartez.

Irisgarritasun unibertsala

Etxebizitzaren proiektua egitean, ahalegina egin da erabiltzaileei ahalik eta autonomiarik handiena ematen dieten zirkulazio-gune irisgarriak sortzeko, irisgarritasun unibertsaleko ildoei jarraikiz. PAGNAk eta COCEMFE Nafarroak laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaini dute prozesuan.

etxebizitzaren sarbide nagusirako arrapala jarri da, eta atea automatikoki irekitzen da, urruneko agintea baliaturik. Era berean, pertsiana guztiek dute motor elektrikoa, automatikoki eragin ahal izateko.

Lehen logela zuzenean dago loturik komunarekin eta dutxarekin, eta horri esker erabiltzailea zuzenean sar daiteke bertara, erraz maneiatzen den garabi baten bidez. Garabi hori funtsezkoa da altxatzeko, zaintzarako eta norberaren garbitasunarekin zerikusia duten zereginetarako.

logelak antzeko garabia du, baina kasu horretan komunera eta dutxara sartzeko lotura ate irristagarrien bidez egiten da.

Energi efizientzia handiko etxebizitza

sustatzen dituen etxebizitza berrietan bezala, jarduketa honetan ere eraikuntza jasangarriaren eta energia-efizientziaren arloetako hainbat irtenbide tekniko gehitu dira, Passivhaus Institutuak etxebizitzak birgaitzeko duen ereduan oinarriturik.

aurkeztu den behe-solairuko higiezina eraikinaren gainerako guneekiko independentea da energiaren aldetik, eta gainera, etengabeko bero-inguratzailea eta fluxu bikoitzeko aireztatze-sistema ditu; azken horren bidez beroa berreskuratzen da, eta energia ekoizten da zoru erradiatzaileko sistema bat baliatuz. Horri esker, etxebizitzak energi efizientzia handia du.

inguratzaile hermetikoa du komeni ez diren aire-iragazpenak eragozteko. Horrek, eta barneko airearen kalitatea kontrolatzeko sistemak, giro osasungarria eta atsegina sortzen dute gunean.

pasiboko sistemen artean berebiziko garrantzia eman zaio higiezinaren hermetikotasunari ere, airea iragaz ez dadin. Horretarako prestazio handiko arotzeria erabili da, David Chocarro eta Ricardo Úsar Nasuvinsako arkitekto teknikoek bisitaldian azaldu dutenez. Haiekin batera izan da proiektuaz arduratu den arkitekto-taldea.

egokitu diren hiru etxebizitzak egiteko, hau da, Maiteminduen Pasealekuko 14. zenbakikoa eta Joaquín Beunzako 5.ekoa eta 7-9.ekoa (lehen biak alokairuan emanda daude jadanik), 386.000 eurotik gorako inbertsioa egin du Nasuvinsak orotara.