Descárgate la app
Manu Ayerdi kontseilariak tren-sektorerako marruskadura-materiala garatzen eta ekoizten duen Icer Rail S.L. enpresa bisitatu du
2020ko otsailaren 6a
Manu Ayerdi kontseilariak tren-sektorerako marruskadura-materiala garatzen eta ekoizten duen Icer Rail S.L. enpresa bisitatu du
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik tren sektorerako marruskadura materiala garatu eta ekoizten duen Icer Rail S.L. enpresa bisitatu du. Knorr-Bremse talde multinazionaleko lantegiak 245 langile ditu Iruñeko eraikinean.
Icer Rail S.L konpainiak, Knorr-Bremse talde multinazionalaren barruan, marruskadura materialaren ekoizpenean jarduten du, Manchesterren eta West Chicago-n (AEEB) egoitza duten taldeko beste bi fabrikekin batera. Gustavo González eta Andreas Weidenschlager dira, hurrenez hurren, konpainiaren kontseilari delegatua eta zuzendari nagusia. Nafarroako fabrikan, balazta organikoen pastillak eta zapatak eta marruskadurako elementu sinterizatuak garatzen eta produzitzen dituzte, eta Renfe, EuskoTren eta Feve trenbide-sareetan eta Madril, Sevilla eta Bilboko metroan aplikatzen badira ere, mundu osoko bezeroei hornitzen zaizkie.
Bisitaldian, Manu Ayerdik Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak enpresaren ahalmena eta Nafarroako industrian eragile gisa duen rola azpimarratu ditu, S3 Espezializazio Adimenduaren Estrategiari jarraikiz, enpresa-garapenerako hain garrantzitsuak diren hazkuntzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen eremuetan.
Icer Rail S.L konpainiak 39,4 milioi euroko salmentak (+ % 45 urtebetean) izan zituen 2018an, eta 7,3 milioi euro inbertitu zituen proiektu ezberdinetan. 2019an, 237 pertsona eduki ditu enplegatuta, aurreko urtean baino 48 eta 2017an baino 115 langile gehiago, hain zuzen.