2020ko otsailaren 4a

Nafarroak beste erkidegoekiko zein Estatuarekiko koordinazioa indartu du, %2ko hilkortasun-indizeadun Wuhango koronabirusa dela eta OMEk ezarritako nazioarteko alertaren aurrean

Santos Indurain Osasun sailburua Osasun Lurraldearteko Kontseiluaren osoko bilkuran izan da gaur, Madrilen. Bertan, egungo egoera eta ezarritako protokoloen aplikazioa ebaluatu dira. Foru Komunitateak ez du birusarekin lotura izandako inolako kasurik ezta egon daitekeen susmorik ere.
Induráin kontseilaria (lehen ilaran, ezkerretik hasita, 4.a) Osasun 
ministroarekin eta bileran izandako beste erkidegoetako ordezkariekin 
batera.
Induráin kontseilaria (lehen ilaran, ezkerretik hasita, 4.a) Osasun ministroarekin eta bileran izandako beste erkidegoetako ordezkariekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak, non ez dira inongo kasurik ezta hauen susmorik hauteman, gainerako autonomia-erkidegoekiko zein Estatuarekiko koordinazioa indartu du, Txinako Wuhan hirian sortutako 2019-nCoV koronabirusaren agerraldiaren ondorioz (%2ko hilkortasun-tasa duena), Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) deklaratutako nazioarteko alertaren ondorioei aurre egiteko. Santos Indurain Osasun sailburuak Osasun Ministerioak deitutako Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren ezohiko bileran parte hartu du gaur, arratsaldean, Madrilen. Bertan, Europako zein nazioarteko osasun erakundeekin batera koordinatutako jardueren berri eman da baita ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).