Hezkuntzak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoak eta Diseinuko Aparteko Sariak banatu ditu

17 ikastetxetako, itunpeko zein publikoko, 28 ikaslek ziurtagiria jaso dute gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian

2020ko otsailaren 3a
Gimeno kontseilaria eta Hezkuntza Departamentuko arduradunak LHko aparteko saria jaso duten ikasleekin. 
camera_alt  Gimeno kontseilaria eta Hezkuntza Departamentuko arduradunak LHko aparteko saria jaso duten ikasleekin.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako 28 ikaslek LH eta Arte Plastikoak eta Diseinuko 2018-2019 Aparteko Sariak jaso dituzte. Garaikurrak urterko banatzen ditu foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. 

Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian, Tomás Rodríguez Garraza, foru Gobernuko Lanbide Heziketako zuzendari orokorrak aipatu duenez LHko edo Arte Plastikoak eta Diseinuko Aparteko Saria jaso duten Goi Mailako ikasleek Estatuko Sariak eskuratzeko deialdian parte hartu dezakete. Rodríguez Garraza saritutako ikasleei (14 neska eta 14 mutil) zuzendu zaie, "egindako esfortzu eta lortutako emaitzen ondorioa da saria, ikasketak arrakastaz amaitzea lortu duzue". 

Sarituei dagokionean, 12 ikastetxe publikokoak dira eta bost itunpeko ikastetxeetakoak, horien artean badura hiru ziklo hiru ikastetxe ezberdinetan ikasi duten ikasle hirukiak. Huarte / Uharteko BHIk eskuratu ditu Oinarrizko Aparteko Sari guztiak. Gainera, Osasun arloko Erdi Mailako Aparteko Saria eskuratu du ikasle batek. 

Bestalde, Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, ikasle guztiak zoriondu ditu egindako lan guztiarengatik eta sariak erakusten duten "giza arragoarengatik"; izan ere, sariak jatorri, adin eta ikasketa arlo ezberdinetako ikasleek eskuratu dituzte. Kontseilariak aipatu duenez, ikastetxe publiko eta itunduei ematen zaizkien sariak dira, bikaintasuneko lanbide-heziketara bideratuta daudenak, eta, hala eta guztiz ere, sektore produktiboaren eskaera guztia estaltzen ez dutenak. Gimenok bere esker ona adierazi die hezkuntza-komunitateari, familiei eta ikasleei, eta lanean jarraitzeko deia egin die, LHko sartze-arrakala murrizteko (% 12 Nafarroan), Europar Batasuneko batez bestekoaren aldean (% 32).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).