Descárgate la app
Nafarroan gizarteratze-enpresa berriak sortzeko aukera emanen duen foru-dekretua onetsi du Gobernuak
2019ko abenduaren 27a
Nafarroan gizarteratze-enpresa berriak sortzeko aukera emanen duen foru-dekretua onetsi du Gobernuak
El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral que va a permitir que se creen nuevas empresas de inserción social (EIS) así como ampliar el número de trabajadoras y trabajadores en este momento en las mismas.
Nafarroako Gobernuak, gaur eginiko saioan, gizarteratze-enpresa (GE) berriak sortzea ahalbidetuko duen foru-dekretua onartu du; era berean, dekretuak aukera emanen du jadanik existitzen diren gisa horretako enpresetan gaur egungo langile-kopurua handitzeko.
Nafarroako Kontseiluak aldaketa-proiektuari oniritzia emanik egin du akordioa Foru Gobernuak.
Eskubide Sozialetako Departamentuak sustatu zuen neurria, Gobernuko Programa Akordioan jasotakoa; helburua da bazterketa-egoeran edo –arriskuan daudenentzako enplegurako baliabide espezifiko hori, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek diruz laguntzen duena, handitzea.
ondoko prentsaurrekoan, Eskubide Sozialetako kontseilariak, Carmen Maeztuk, aldaketa horien garrantzia azpimarratu du. “GEak baliabide garrantzitsua dira lan- eta gizarte-barneratzean, baina haien inpaktua mugatuta dago, gaur egun duten ahalmena 170 lanpostukoa baita batez beste; ondoren, artatutako pertsonen %52k lortzen dute enpresa arrunt batean sartzea. Krisiaren ondorioz gaur egun Nafarroan dauden langabeen soslaia ikusita, eta gizarteratze-beharrak zeintzuk diren jakinda, Foru Gobernuak, GEekin batera, hori sustatzeko bitartekoak jarri ditu”, azaldu du.
Zehazki, gaur egungo araudiak mugak jartzen zizkion GE berriak sortzeari, multzo horretan sartu nahi zuten enpresek bi urtez jardun behar zutelako laguntzarik jaso gabe. Orain ezabatu egin da baldintza hori, eta laguntzak eskatzen ahal izanen dituzte alta ematen duten une beretik.
Gainera, ezabatu egin da entitate bakoitzeko gehienez ere hiru teknikariri ordaintzeko diru-laguntzen muga, gizarteratze-prozesuetan murgildutako pertsona gehiago kontratatzeko gaitasunari jarritako beste oztopo bat. Hemendik aitzin, enplegatutako langile horien arabera ezarriko dira laguntzak. Eta, era berean, NEZ-NLk %33 handituko du teknikari bakoitzeko diru-laguntza, gaur egungo 18.000 euroetatik 24.000ra. “Horrela, Departamentuak zerbitzua hobetzen eta esku-hartzea areagotzen lagundu nahi du, ondorengo gizarteratzea handiagoa izan dadin”, adierazi du Maeztuk.
Gaur egun 9 GE existitzen dira Nafarroan: Josenea Bio, Carranza Delgado, Eurolan, Transforma Cuidamos Personas, Ilundáin, Traperos de Emaus, Verazdin, Nabut eta Interlantxo. Araudi berriaren bitartez zentro gehiagoren sorrera suspertzea da asmoa, Pamplona / Iruña eta haren eskualdetik haratago, hortxe baitaude gaur egungo 9etatik 6.
zehar, 170 lanpostuetatik bazterketa-egoeran dauden 240 pertsona igaro dira, erdiak emakumezkoak. GEk hiru urtez ematen diete lana gehienez, eta denbora-tarte horretan teknikariek (21 orotara) trebatu egiten dituzte enpresa arruntetan lan egin ahal izan dezaten.
diru-laguntza ematen du 191 lanpostu horiei dagozkien soldatak ordaintzeko (lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 eta gizarteratze-prozesuetan daudenen gizarte-segurantzaren kostua eta laguntza teknikoengatiko finkoak). GEetako lantaldeen %30 eta %50 bitartean egon behar du gizarteratze-prozesuetan dauden langileen portzentajeak.
EZB eta GEeentzat 15 milioiko laguntzak 2020an, %20 gehiago
Maeztu kontseilariak iragarri du 2020an NEZ-NLk Enplegu Zentro Berezietarako (EZB) eta GEetarako emanen duen aurrekontua %20 handiagoa izanen dela 2019ko hasierako aurrekontua baino, duela urte bat onartutako LGSren %22,30eko igoera aplikaturik, eta EZBen langile-kopurua %5 handituko dela kontuan izanik.
Eskubide Sozialen Departamentuak, NEZ-NLren bitartez, 12,2 milioi euro bideratuko ditu EZBetara; 10,1 milioi desgaitasuna duten pertsonen soldatetarako, zeinen deialdia honezkero argitaratu izan baita abenduaren 19ko NAOn; 200.000 euro inbertsioetarako; eta gainerakoa, laguntza-unitateetarako.
2019a bukatu orduko, desgaitasuna duten 1.757 pertsona inguru izanen dira EZBetan kontratatuta. Hau da, zentro horietako langileen %82. Halaber, NEZ-NLk 47 teknikari eta 67 arduradunen lanpostuetarako diru-laguntzak eman ditu.
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza horiekin ordaintzen da zentro berezietan desgaitasuna duten langileen kostuaren %50 edo %75, zentroaren graduaren eta izaeraren arabera (irabazi-asmoduna edo asmorik gabekoa). Bestalde, artatutako pertsona bakoitzeko eta urteko 1.200 euroko ekarpena egitera irits daiteke Gobernua; teknikarien eta arduradunen gastuen zati bat ordaintzeko ere erabiltzen da laguntza.
kasuan, 3,075 milioi euro daude aurreikusita: 2,3 milioi soldatetarako, eta 700.000 laguntza teknikoetarako, abenduaren 19ko NAOn argitaratu bezala.
Azkenik, esan beharra dago inbertsioei laguntzeko aurrekontu-sailari eutsi eginen zaiola: 75.000 euro.