Descárgate la app
Gelbentzu itxita egonen da kalteak baloratu eta ekaitzak ukitutako estalkia kentzen den bitartean
2019ko abenduaren 24a
Gelbentzu itxita egonen da kalteak baloratu eta ekaitzak ukitutako estalkia kentzen den bitartean
Gelbentzu josteta zentroko abonatuei aukera ematen zaie Aquabideko instalazioak erabiltzeko, Iruñeko Zangoza kalean
Kanpoko igerilekuaren estalkia kaltetuta.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Gelbentzu Josteta Zentroa, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren Institutuaren jabetzakoa, itxita egonen da joan den ostiraleko goizaldean haizeak eta euriak eragindako kalteak baloratzeko lanak egiten diren bitartean, eta kanpoko igerilekura eroritako piezak estalki atzeragarritik kentzen diren bitartean.
Instalazioa itxita dagoen bitartean, bazkideei Aquabideko igerilekua, bainuetxea eta muskulazio gela erabiltzeko aukera eskaintzen zaie, Iruñeko Zangoza kaleko 36an.
Kirol instalazioetako kalteak baloratzen ari dira eta laster zehaztuko dira egin beharreko jarduketak. Gelbentzuko itxitura beharrezkotzat jotzen da, haizeak eragindako kalteak jasan dituzten lekuetatik jendea igarotzeak duen arriskuagatik.