2020an Tokiko Inbertsioen Plana luzatzeko proiektua onartu du Gobernuak

2017-2019 TIPen erreserban geratu diren egitasmoei arreta ematea eta larrialdiei aurre egitea ahalbidetuko du
2019ko abenduaren 18a
videocam 2020an Tokiko Inbertsioen Plana collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaur egindako saioan, 2020an Tokiko Inbertsioen Plana luzatzeko Foru Lege proiektu bat onartu du; horrek aukera emanen du 2017-2019eko TIPen erreserban geratu diren egitasmoei arreta emateko eta larrialdiei aurre egiteko.

Nafarroako Gobernuak, gaur egindako saioan, 2020an Tokiko Inbertsioen Plana luzatzeko Foru Lege proiektu bat onartu du; horrek aukera emanen du 2017-2019eko TIPen erreserban geratu diren egitasmoei arreta emateko eta larrialdiei aurre egiteko.

Proiektu honen ondorioz, luzatu eginen da abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen indarraldia. Hau da, 2017-2019 Tokiko Inbertsioen Plana arautzen duen legearena.

Onartua izan ondoren, testua Nafarroako Parlamentura igorriko da, hark tramita dezan eta, hala suertatuko balitz, onar dezan.

esker, tokiko entitateek aukera izanen dute hasita dituzten lanak bukatzeko, baita erreserban zituztenak planean sartzeko ere. Era horretan, beste jarduketa batzuei ekiten ahal izanen zaie erreserban zeuden inbertsioen lehentasun-ordena aintzat harturik, eta erreserbako jarduketa-eskakizunak onartzen ahal izanen dira.

Bertze TIP bat onetsi arte indarrean dagoena luzatuko da eta, horri esker, oraingo TIPen inbertsio finantzagarriei dagozkien baimenak eman, konpromisoak egotzi eta ordainketak egiten ahal izanen dira.

Oroitarazi beharra dago Tokiko Inbertsioen Plana dela Nafarroako Gobernuak tokiko entitateekin ekonomikoki kooperatzeko duen lanabesa. Hiru jarduera-ildo ditu: Foru Gobernuak proposatutako inbertsioak, ezarritako ildoen arabera tokiko entitateek eskatutako tokiko programazioa, eta beharrizanen arabera udalek erabakitako zehaztapen librekoak.

Egitasmo eta inbertsio horien artean daude ura edangarri bihurtu aitzineko hornidura-sareak eraikitzea eta berritzea, hornidurarako, saneamendurako eta euri-uretarako sareak egitea, Hiriko Hondakin Planarekin eta Banda Zabalaren Planarekin zerikusia duten lanei ekitea, udal-eraikinak hobetzea, karrikei zoladura jartzea, bideak konpontzea eta argiteria publikoa ezartzea, bertzeak bertze.