“Afrikako Erretratuak Nafarroan”, ezagutzarako eta elkarbizitzarako erakusketa Iruñean ikus daiteke urtarrilera arte
“Ezagutzea elkarbizitzea da” lemapean Nafarroako Gobernuako Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak, asteazken honetarako, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunerako, hainbat ekitaldi antolatu ditu gizarteari beste herrialdetatik hona etorkizun hobeago batein bila etorritako kideen errealitatea hurbiltzeko asmoz. Horietariko bat, gaur eguerdian, Iruñeko Orreaga Etorbidean ipinitako “Afri-kara: Afrikako Erretratuak Nafarroan” kaleko erakusketaren irekiera izan da. Erakusketa, Ezinbezteko Afrika elkarteak antolatu du Nafarroako Gobernuaren laguntza eta finantziazioarekin. Bertan, Afrikatik egindako migrazioekin lotutako 50 bat argazki ikus daitezke.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)